Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko otsailaren 27koa, IVAP Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita izangai bat Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesutik kanpo uzteko. Aldatu egiten dira, halaber, organo beraren 2023ko martxoaren 24ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, eta organo beraren 2023ko urriaren 31ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1056
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/27
- Argitaratze-data: 2025/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez (2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 19an emandako Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Eta, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, bai eta lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartu behar zuten pertsonen izen-abizenen zerrendak ere.
Bi ebazpen horietan, baztertzen den pertsona izangai gisa azaltzen zen.
Oinarri orokorren 9.3 atalak xedatutakoaren arabera, IVAPek ezin izan zuenez egiaztatu izangai horrek oinarri espezifikoen 2.3 ataleko «Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan sartzeko eskatutako titulazioa» betekizuna oinarri orokorren 3.3.e) atalarekin lotua dagoena betetzen zuen, zera eskatu zion aipatutako pertsonari: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan Autopsietako laguntzailearen lanpostua esleitzeko beharrezkoa den titulazioaren dokumentazioa ekartzea.
Era berean, aipatutako errekerimenduan ohartarazi zitzaion adierazitako epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bazuen ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bazen ez zuela alegatutako betekizunik, ezingo lukeela aipatutako hautaketa-prozesuan eskainitako lanpostuen esleipendun izan, eta, beraz, jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko liratekeela, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik erantzukizunak izatea.
Aurreikusitako epearen barruan aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, frogatutzat ematen da izangaiak ez duela Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan sartzeko oinarri espezifikoen 2.3 atalean jasotako titulazioa. Hori horrela, oinarri orokorren 3.3 ataleko parte hartzeko baldintzak ere ez ditu betetzen.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez, Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Baztertutako pertsona ez zen agertzen hautatutako pertsonen zerrendan.
Baztertutako pertsona eta horren oinarri diren arrazoiak ebazpen honen eranskinean daude jasota. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 27a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 art.).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,
IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.