Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 27koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita izangai bat Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezitik kanpo uzteko. Aldatu egiten dira, halaber, organo beraren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, eta, organo beraren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1055
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/27
  • Argitaratze-data: 2025/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Eta, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen.

Bi ebazpen horietan, baztertzen den pertsona izangai gisa azaltzen zen.

Oinarri orokorren 9.3 atalak xedatutakoaren arabera, IVAPek ezin izan zuenez egiaztatu izangai horrek oinarri espezifikoen 2.3 ataleko «Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan sartzeko eskatutako titulazioa» betekizuna oinarri orokorren 3.3.e) atalarekin lotua dagoena betetzen zuen, zera eskatu zion aipatutako pertsonari: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan sartzeko beharrezkoa den titulazioaren dokumentazioa ekartzea.

Era berean, aipatutako errekerimenduan ohartarazi zitzaion adierazitako epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bazuen ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bazen ez zuela alegatutako betekizunik, ezingo lukeela jarraitu aipatutako hautaketa-prozesuan, eta, beraz, jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko liratekeela, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik erantzukizunak izatea.

Baztertutako pertsonak ez zuen eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako aurreikusitako epean, eta, beraz, frogatutzat ematen da izangaiak ez duela Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan sartzeko oinarri espezifikoen 2.3 atalean jasotako titulazioa. Hori horrela, oinarri orokorren 3.3 ataleko parte hartzeko baldintzak ere ez ditu betetzen.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Baztertutako pertsona ez zen agertzen hautatutako pertsonen zerrendan.

Baztertutako pertsona eta horren oinarri diren arrazoiak ebazpen honen eranskinean daude jasota. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.