Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariarena, zeinaren bidez 2024ko ekitaldian eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onartzen dira 2024ko ekitaldirako; laguntza horiek, bestalde, Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (MAES) barnean daude.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1086
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/21
- Argitaratze-data: 2025/03/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan; laguntza horiek, bestalde, Mahastizaintza eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren (MAES) barnean daude.
Arau hauetan ezarritakoa aplikatu behar da: Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1308/2013 Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua; Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko (EB) 2022/126 Erregelamendu Delegatua; Batzordearen 2021eko abenduaren 21eko (EB) 2022/129 Betearazpen Erregelamendua; urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektoriala arautzen duena; abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena; otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretua, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena.
Aplikatzekoa da, halaber, 275/2020 Dekretua, abenduaren 9koa, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolamendua eta funtzionamendu araubidea ezartzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) kontura finantzatuko da, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalean jasotako esku-hartzeei dagokie.
Aipatutako 2023ko azaroaren 21eko aginduaren 7. oinarriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileko zuzendariari dagokio eskatutako eragiketak onartzeko edo ukatzeko ebazpen bakarra ematea. Funtzio hori Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendariari dagokio, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Ikusita Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek aurkeztutako onarpen- eta ukapen-proposamenak, ikusita onespen-proposamenei ez zaiela aplikatu behar uraren legez kanpoko erabilera egiteagatik epai irmo baten ondoriozko ukapena, eta ikusita esleitutako FEAGA funtsak nahikoak direla onespen-proposamena jaso duten eragiketa guztiak finantzatzeko, 2023ko azaroaren 21eko aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaile eta eragiketei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduan araututako laguntzak; guztira, 258.269,30 euro.
Bigarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduan araututako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaile eta eragiketei.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen hau Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundietan nekazaritzaren arloan eskumena duten zuzendaritzei helaraztea, interesdunei banan-banan jakinaraz diezaieten.
Bosgarrena. Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute onartutako eragiketei uko egiteko, laguntza onartzen duen ebazpen hau jakinarazten den egunetik aurrera.
Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.
(Ikus .PDF)