Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko 2025. urterako HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza (HOBE) deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1082
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/21
  • Argitaratze-data: 2025/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

179/2003 Dekretuak zein 166/2019 Dekretuak xedatutakoa betez, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak araututakoaren babesean, HABEk interesaturik dauden herritar guztiei zuzendutako deialdiak egin ditzake urtero, HEOCen zedarritutako euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko.

Bestalde, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren eremuan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak HEOCen egitura eta deskribapena onartu zituen 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez. Horrek helduen euskalduntze-ikasprozesua sei mailotan antolatu zuen (A1: hasierako erabiltzailea; A2: oinarrizko erabiltzailea; B1: erabiltzaile independentea; B2: erabiltzaile aurreratua; C1: erabiltzaile gaitua eta C2: erabiltzaile aditua), betiere elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua, ekintza komunikatiboen bidez definitutako hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarrituta, eta euskararen berezko ezaugarriak eta ikaskuntza-testuinguruaren egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta. Ikuspegi horri jarraikiz, agindu horrek edukiak zehaztu zituen (testuinguru soziolinguistikoa, gaiak, testu-generoak, funtzioak, adierazpide testualak, adierazpide linguistikoak, estrategiak...), bai eta ildo metodologikoak eta ebaluazio-irizpideak ere.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta egiaztatzegintzan, gizarteko beste esparru batzuetan bezalaxe, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) erabilera nabarmen areagotu dela ikusita, HABEk abian jarri du HOBE izeneko egiaztatzegintza-sistema HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza, HEOCen zedarritutako euskararen komunikagaitasun-mailen egiaztatzegintza-prozesuak errazteko eta berauek gaur egungo testuinguru digitalera gerturatzeko helburuz.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. HEOCean zedarritutako B1, B2, C1, eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2025eko HOBE deialdia egitea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Bigarrena. Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2025eko otsailaren 21a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

  1. oinarria. Xedea.

    Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutakoaren arabera, 2025. urterako HOBE bidezko azterketaldien zehaztapenak egitea, HOBE deialdian matrikulatzen direnek egiazta dezaten euskaraz komunikatzeko gaitasuna dutela HEOCen zedarrituta dauden B1, B2, C1 eta C2 mailetan.

  2. oinarria. Deialdirako oinarrizko esparrua.

    HEOCa eta hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) izango dira, hurrenez hurren, azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarria eta erreferentziazko barrutia.

    Horrela, HEOCen ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak II. eranskinean bildutako eduki eta ezaugarrien arabera egingo dira.

  3. oinarria. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.

    2. Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.

  4. oinarria. Deialdiaren egutegia eta ezaugarriak.

  1. HOBE deialdiaren ezaugarriak HABEk argitara emango ditu www.habe.euskadi.eus webgunean, lehen azterketak egin baino hilabete lehenago, gutxienez.

  2. Deialdian izena emateko eta ordaintzeko epeak dagokion azterketaldiko lehen probak egin baino, gutxienez, hilabete lehenago argitaratuko dira HABEren webgunean.

  3. Deialdian parte hartzeko eskainiko den plaza-kopurua mugatua izango da, eta HABEren webgunean argitaratuko da, azterketaldi bakoitza iragartzearekin batera, eta probak egiteko tokiekin eta datekin batera.

  4. Deialdian parte hartzeko eskaerak matrikulazioa egiteko ordenaren arabera onartuko dira, eskainitako plaza-kopurua agortu arte.

  5. HOBE deialdian, egiaztatze-probak bi egunetan egingo dira: lehenik, entzumen, irakurmen eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da, dagokion mailako epaimahai baten aurrean.

  6. HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza horiek aintzat hartuta, aukera egongo da egun bakarrean azterketa-proba bat baino gehiago gauzatzeko. Halaber, HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldiko matrikula-egunak izan ezik.

  7. Matrikula egin eta gero, HABEren web-orrian edo atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

    1. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egun batera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:

      Azterketariak, proba-egunaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren juztifikazio-agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita bost egun baliodun, agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako arrazoia dagozkion txosten edo dokumentu zalantza gabez frogatu beharko du.

      Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

    2. Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-mailako arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

      Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat joko dira azterketaldi horretan.

      Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak matrikulatzean hautaturiko lurraldearen barruan, eta HABEk, horretarako aukerarik ikusten badu, baimenduko ditu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

      1. oinarria. Matrikula egiteko izen-ematea, prezioa eta ordainketa.

      1. B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

      2. Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

      3. Matrikulatze-prozesua behar bezala burutu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginda daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

      4. Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko, salbuespen-kasu hauetan izan ezik: a) maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila edo deialdi baterako egin bada matrikula, baina betiere itzulketarako eskaera matrikula-epearen barruan egiten baldin bada; c) HABEren zuzendariak onartu badu azterketariak aurreko deialdiren batean jarritako gora jotzeko errekurtsoa eta, ondorioz, egindako matrikula baliogabetu badu; d) matrikulatako pertsona hil bada proba-egunaren aurretik.

      5. Matrikularen prezioa zehazteko, HABEk ematen dituen zerbitzuen prezio publiko finkatuak aplikatuko dira; alegia, unean-unean indarrean dagoen araudiari jarraituz matrikulazio-aldi bakoitzean aplikagarriak diren prezioak. Aldi bakoitzeko prezio horiek www.habe.euskadi.eus webgunearen edo atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

        Azterketaldi batean trebetasun-proba batetik salbuetsita daudenek ere (8.3 oinarriaren arabera) ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko dute matrikula gisa.

      6. Azterketaria euskararen komunikagaitasun-maila bakar batean matrikulatu ahal izango da HOBE deialdiko egiaztatze-azterketaldi bakoitzean.

      7. HOBE deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du inolako matrikularik burutu azterketaldi bereko HABEren beste deialdi batean.

      8. Matrikula egitearekin batera, azterketariak berariaz onartzen ditu oinarri hauetan bildutako irizpide eta prozedura guztiak, eta borondatez konpromisoa hartzen du horiek betetzeko.

      1. oinarria. Matrikularen egoera.

        Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, matrikularen egoera ezagutzera emateko erabakia argitaratuko da www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian. Azterketari bakoitzak, bere pasahitz pertsonala erabiliz, sarbidea izango du informazio horretara, eta ikusgai izango du norberari dagokion matrikula zertan den (onartu den edo ez den onartu).

      2. oinarria. Berariazko egoerak.

        Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzen ez bada edo balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

        Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HOBE deialdiaren arduradunari egin beharko dio eskaera, eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizial baten bidez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Halaber, aurkeztutako agiriaren konpultsa zazpi egun naturaletan egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

        HABEk, jasotako eskaerak kontuan izanda, baliabide materialak nahiz proben iraupenak egokitu egingo dizkie behar bereziak dituzten eta hala eskatu duten azterketariei, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok burutuko diren egunean indarrean egongo den arautegiari jarraikiz.

      3. oinarria. Gaitasun-proben ezaugarriak, antolaketa, ebaluazio-irizpideak eta kalifikazioak.

      1. Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek azterketariaren euskarazko komunikagaitasuna balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

      2. Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

      3. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak.

        2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba, entzumen-proba eta idazmen-proba gainditu dituen B1, B2, C1 eta C2 mailetako azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio hurrengo azterketaldirako, eta, horrenbestez, mintzamen-proba bakarrik egin beharko du bigarren azterketaldi horretan.

      4. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, II. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, azterketariak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

        Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez baina gutxienez 14 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edonola ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

        C2 mailari dagokionez, idazmen-probaren bi ariketak gainditu behar dira (bitartekaritza-ariketan, gutxienez, 8tik 4 puntu; bigarren ariketan, berriz, 22tik 11 puntu; guztira, 15 puntu). Nolanahi ere, lehen ariketan 4 puntura iritsi ez baina 3 puntu lortzen dituenak idazmen-probaren bigarren ariketan ateratako puntuekin konpentsatu dezake du puntu-gabezia hori, baldin eta bigarren ariketan gutxienez 12 puntu lortzen baditu.

      5. Egiaztatze-jarduerak Interneteko konexiorik gabe egingo dira, eta gailu elektronikoek eskain ditzaketen edukietarako sarbiderik izan gabe (telefonoak, ordenagailuak, argazki- kamerak, soinu-grabagailuak, haririk gabeko entzungailuak, irakurgailuz hornituriko erlojuak, ikus-entzunezko edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak...).

      6. Mintzamen-probetan, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

      7. Idazmen- zein mintzamen-proba egitean, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

      1. oinarria. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

      1. Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

        Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte.

        Mintzamena balioesteko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta hitz-jarioa erakuts dezake, betiere egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Horrelakoetan, aztertzaileek azterketarion hizkuntza-erabilera horiek aintzat hartu eta balioetsiko dituzte azken emaitza jartzean.

      2. Anonimotasuna.

        Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, tutoreek zein ikertzaileek, zuzenketa anonimoa bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urteetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian.

        Mintzamen-probetan, irakasle izan ez dituen aztertzaileekin arituko da azterketaria. Irakaslea epaimahaian aztertzaile gisa egotea eskatzen duten ezohiko inguruabar saihetsezinak gertatzen badira, azterketariari jakinaraziko zaio beste aztertzaile batek kalifikatuko duela proba.

      3. Irakurmen-probaren eta entzumen-probaren zuzenketa eta kalifikazioa.

        B1, B2 eta C1 mailetan, gaitasun-probaren atal horiek automatikoki zuzenduko ditu HOBE sistemak; C2 mailan, berriz, izendatutako aztertzaileen artean zuzenduko dira, ebazpen honen II. eranskinera bildutako irizpideen arabera, eta emaitzak akta batera bilduko dituzte, kalifikazio-proposamen gisa. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba eta entzumen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. C2 mailan, irakurmen-proba gainditzen ez bada, entzumen-proba ere ez da zuzenduko.

        Azterketok, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak zaindu eta gordeko ditu.

      4. Idazmen-probaren zuzenketa.

        1. Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxa banatan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

        2. Idazmen-proban maila bakoitzerako eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

          Azterketariak eskatzen den gutxieneko hitz-kopurua idatzi badu eta mailari dagozkion irizpideak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

          Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean (kontuan har bedi C2 mailan bigarren jardueran bakarrik eskatuko dela gutxieneko hitz-kopurua idaztea), % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den idazlanari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

          (Ikus .PDF)

          Halaber, % 20 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

          (Ikus .PDF)

          HOBE sistemaren hitz-kontagailuak automatikoki zenbatutako hitz-kopurua gutxi gorabeherakoa da, eta, ondorioz, izaera orientagarria baino ez du. Idazmen-probei esleitutako hitz-kopurua maila bakoitzeko epaimahaiak ebatzitakoa izango da, ebazpen honetan bildutako irizpideen arabera.

        3. Idazmen-proba berariazko aplikazio informatiko baten bidez banatuko zaie aztertzaileei, arlo honetan esperientzia dutenei zein tutoreei, euskarri digitalean.

        4. Idazmen-proba zuzentzeko prozedura:

          Zuzenketa anonimoa egingo da, jarduera guztietan itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, ebazpen honen II. eranskinean HABEren zuzendariak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

          Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

          Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Gai» gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba «Gai» gisa balioetsiko da.

          Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Ez-gai» gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba «Ez-gai» gisa balioetsiko da.

          Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba «Gai» gisa kalifikatzen badu eta besteak «Ez-gai» gisa, probak tutore edo ikertzaile baten irizpena jasoko du.

      5. Mintzamen-probaren zuzenketa.

        1. Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Kalifikazioari buruzko oharrak ere jasoko dira berariazko fitxa horretan, azterketariak argi eta garbi uler ditzan bertan jarritako kalifikazioak.

        2. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa egingo dute tutore edo ikertzaileek. Tutore edo ikertzaile horiek ofizioz ebaluatuko dute proba, eta kasuan kasuko epaimahaiari bidaliko diote beren irizpen arrazoitua.

        3. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri gisa, eta aztertzaileen ikerketa- eta prestakuntza-lana sendotzeko.

      6. Bateratze-saioak.

        HEOCen ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2025eko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

        B1, B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo online teknologiak baliatuz egingo dira.

      1. oinarria. Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

        Mailaz mailako epaimahaiek aztertzaile, ikertzaile eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte, probei dagozkien emaitzak onartuko dituzte, hala badagokio, eta Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

        Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEren zuzendariari aurkeztuko dizkio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

      2. oinarria. Emaitzak argitaratzea.

        Azterketa Batzordeak emaitzak ezagutzera emateko erabakia argitaratuko du HABEren www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian, egutegian zehaztutako datetan. Gainera, emaitzak mailaz maila eta trebetasunez trebetasun erakutsiko ditu. Azterketari bakoitzak sarbidea izango du informazio horretara, HABEren webgune edo atarian, bere pasahitz pertsonala erabiliz, eta ikusgai izango du norberari dagokion emaitza.

      3. oinarria. Ziurtagiriak.

        Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du, www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian, norberaren sarbidea eta «Agiriak» aukera baliatuz.

      4. oinarria. Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak.

        Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira, eta, izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu, nahitaez:

        Erreklamatzaile edo berrikuspen-eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako posta-helbidea eta helbide elektroniko bat.

        Nortasun-agiriaren zenbakia.

        Egiten duen erreklamazioa edo kalifikazioa berrikusteko eskaera.

        Gertaera azaltzen duten edo errakuntza bat izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

        Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

        Eskaera-egilearen sinadura.

        Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, onartutako pertsonen zerrenda onartzen duen erabakia hartu, azterketa-proba egin edo azterketa-eguna izan edo proben emaitzak HABEren webgune edo atarian (www.habe.euskadi.eus) ezagutzera eman eta hurrengo egunetik aurrera.

        Erreklamazioen eta kalifikazioak berrikusteko eskaeren erantzunei buruzko erabakia www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian argitaratuko da.

        Erreklamazioek, kalifikazioak berrikusteko eskaerek eta gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo, inola ere, deialdian jasotako prozeduren izapidetzea eta egutegia.

      1. Erreklamazioak.

        Deialdi honen egiaztatze-prozesuko interesdunak idatzizko erreklamazioa jar dezake HABEren aurrean, baldin eta uste badu HABEk antolatutako proben antolaketa-prozeduretan hutsegiteren bat izan dela.

        Gainera, matrikularen egoera behar bezalakoa ez delako ere jarri ahal izango du azterketari batek erreklamazio bat.

        Erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, bai paperean Zuzenean arretagunean, postaz edota HABEko egoitzetan, bai telematikoki (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio sistema egokiaren bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz). Ahal denean, bide telematikoa lehenetsiko da.

      2. Kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

        Azterketariak HABEn eskatu ahal izango du HABEk antolatutako probetan lortutako kalifikazioa berrikusteko, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Kalifikazioak berrikusteko eskariek nahikoa funts edo oinarri izan behar dute; hau da, ondo arrazoituta eta trebetasunez trebetasun adieraziko dituzte beren motibazioak.

      3. Gora jotzeko errekurtsoak.

        Interesdunek, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote HABEren zuzendariari, aurreko erantzunen inguruko erabakia HABEren webgune edo atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.

        Errekurtsoak ebazteko, HABEren zuzendariak errekurtsoaren mamiari buruzko txostena eska liezaieke lurralde-arduradunari, mailaz mailako epaimahaiaren buruari edota Azterketa Batzordeko buruari.

        Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

      1. oinarria. Informazioa, online tramitazioa eta argibide-eskaerak.

        Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitarapen eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus webgune edo atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei, kalifikazioen berrikuste eskaerei eta administrazio-errekurtsoen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

        Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus webgune edo ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta-helbide elektronikoa baliatuko du deialdi honen oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsulta egiteko.

      2. oinarria. Espedienteak ikustea.

        Azterkariak www.habe.euskadi.eus webgune edo atarian izango ditu kontsultagai idazmen- eta mintzamen-probetako kalifikazio-orriak, eta eskuragai izango ditu irakurmen-proba, entzumen-proba eta idazmen-proba (digitalak) eta mintzamen-probako grabazioa.

      3. oinarria. Datu pertsonalen babesa.

        Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak, bai eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak ere, Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) sartuko dira, «HOBE deialdiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» deituriko tratamendu-jardueretan edo horien ordezkoetan, betiere Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera, ondoren zehazten diren helburuetarako:

        Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea.

        Euskararen ezagutzaren egiaztatze-agiriak HABEren erregistroan inskribatzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

        Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenenak, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan gauzatu behar dira.

        HABEren zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

        Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xede bat gauzatzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

        Interesdunek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta beren datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko ere, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

        Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezakete helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/webhabe00-edukiak/eu/

        Egiaztatze-prozesua amaitu eta gero, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko egindako probak prestakuntza-helburuetarako, ikerketa-lanetarako edo estatistikarako erabili ahal izango ditu HABEk, betiere probok barneratuta dituzten datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen legeriak agintzen duen moduan.

      4. oinarria. Jarduketak isilpean gorde beharra.

        Egiaztatze-deialdian parte hartzeko izendatutako aztertzaile, tutore eta ikertzaileen, maila bakoitzeko epaimahaikideen, lurralde-batzordeetako kideen edo Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea gertakariak, dokumentuak, kalifikazio-proposamenak, deliberazioak eta parte hartzen duten alderdiekin zerikusia duten egoerak, baldin eta egiaztatze-prozesuan duten eginkizunagatik izan badute horien berri.

  1. Ebaluazio-irizpideak.

    HEOC ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduan, «Ebaluazioari» buruzko atalean, zehaztutako ebaluazio-irizpideak eta -eskalak izango dira B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko diseinatutako proben esparruan aplikatutako azken ebaluazioaren oinarria.

  2. Maila bakoitzaren ezaugarriak, antolamendu-modua eta atalez ataleko kalifikazioak.

    B1 maila: erabiltzaile independentea.

    Entzumen-proba:

    Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko testu grabatua entzungo du, eta ulertu duela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

    Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (elkarrizketa sinpleak, ipuinak, gertaerak, errezetak...), izan komunikabideetatik jasotakoak (albiste laburrak, eguraldi-iragarpenak, kontaketak, iragarkiak...), eta HEOCen B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak izango dira.

    Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horri begira teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, erlazioak egitea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

    Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

    Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere 25 minutu ingurukoa.

    Mintzamen-proba:

    Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta zenbait gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu eskatutako ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak 10 minutu izango ditu bigarren atala prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean, gutxienez, 2 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria, mintzamen-proba hau egiteko, prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak 5 minutu inguru iraungo du (azterketari bakoitzeko 2 minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio, eta betiere, testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lagunen arteko gutunak, errezetak, ipuin eta kontaketa errazak, gai ezagunetako azalpen-testuak...), eta HEOCen B1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 35 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 140 hitzeko testu bat edo 100 inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (mezu laburrak, pertsonen, tokien eta gauzen deskribapen laburrak, gutun pertsonalak, kontaketa laburrak, eskari-gutunak, aholkuak eta gomendioak, curriculum vitaea...), eta B1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako gutxieneko hitz-kopuruari dagokionez, aztertzaileak irizpide hauek beteko ditu kalifikazioak emateko orduan:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, jarraian zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 60 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, email, eskabide-orri...) hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean bukatuko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: HABEren Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko ezarritako arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, egiaztatze-probak bi egunetan egingo dira: lehenik, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da dagokion mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia, % 25; kohesioa, % 15; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 30.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; hitz-jarioa, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      B2 maila: erabiltzaile aurreratua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak eguneroko bizitzako edo ohiko gaien inguruko hainbat testu grabatu entzungo ditu, eta ulertu dituela frogatzeko zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua bereizi, xehetasun batzuk nabarmendu... Jakin ere jakin beharko du hizlariaren jarrera bereizten eta testuari dagozkion ondorioak ateratzen. Entzungaia testu luze bat izan liteke edo zenbait testu labur. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira, izan aurrez aurreko solasaldietatik jasotakoak (gertaerak, kronikak, azalpen didaktikoak, prozesuen deskribapenak), izan komunikabideetatik jasotakoak (albisteak, elkarrizketak, dokumentalak, kantak, bertsoak), eta HEOCen B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak izango dira.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horretarako, teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, erlazioak egitea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 25 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak hiru atal izango ditu:

    1. Sarreran, azterketariak aztertzailearekin elkarrizketa bat izango du, eta zenbait gairi buruzko galderei erantzungo die (norberaren ezaugarriak, familia, zaletasunak, lana, bidaiak...).

    2. Jarraian, aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatu beharko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpena, argudiozko adierazpena, kexa edo erreklamazioa, gertaeren kontaketak, pasadizo barregarriak...) eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Azterketariak hamar minutu izango ditu bigarren atal hau prestatzeko, eta, aztertzaileen aurrean, gutxienez, bi minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria, mintzamen-proba hau egiteko, prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    3. Bukatzeko, elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin elkarreraginean, emandako argazki bat oinarri hartuta. Elkarrizketak bost minutu inguru iraungo ditu (azterketari bakoitzeko bi minutu eta erdi).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testua edo testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren ulermen orokorra eta xehea eskatuko zaio eta, betiere, emandako testutik informazioa ateratzea. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (toki publikoetako instrukzio edo argibideak, hitzaldi baten laburpena, katalogoak, prospektuak eta agiri ofizialak, administrazioko idazkiak, bilera-aktak, egunkariko erreportajeak, lan-egitasmoak...), eta HEOCen B2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Proba honek 20 puntu izango ditu denera, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 45 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 200 hitzeko testu bat edo 150 hitz inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (administrazioko idazkiak, jakinarazpen-gutunak, erreportaje edo albiste baten laburpena, argudio-testu laburrak, biografiak...), eta B2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako gutxieneko hitz-kopuruari dagokionez, aztertzaileak irizpide hauek beteko ditu, eta horien ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probaren iraupena 75 minutukoa izango da.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...), hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: HABEren Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, egiaztatze-probak bi egunetan egingo dira: lehenik, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. B2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; hitz-jarioa, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmena: Gai / Ez gai.

      Idazmena: Gai / Ez gai.

      Entzumena: Gai / Ez gai.

      Mintzamena: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C1 maila: erabiltzaile gaitua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak lagunarteko, lan-esparruko edota komunikabideetako gaien inguruko zenbait testu grabatu entzungo ditu, eta, ulertu dituela frogatzeko, zenbait egiteko burutu beharko ditu: ideia nagusia jaso, informazio garrantzitsua eta xehetasunak bereizi eta nabarmendu... Era berean, informazioa eta iritzia bereizi eta ondorioak ere atera beharko ditu. Entzun aurretik, azterketariak galderak irakurtzeko denbora jakin bat izango du, eta, entzungai-motaren arabera, grabazioak behin edo bitan entzuteko aukera izango du.

      Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (lan-prozedurak, iragarkiak, kantak eta bertsoak, erreportajeak, hedabideetako iruzkinak, eztabaidak, esketxak, antzezlanak...), eta HEOCen C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Azterketariari ahozko testu baten edo testu batzuen gaineko galdera-sorta egingo zaio, testua zenbateraino ulertu duen egiaztatzeko. Horretarako, teknika hauek erabiliko dira: a) erantzun itxiko itemak (egia/gezurra erakoak, erantzun alternatibokoak, aukera anitzekoak, erlazioak egitea edo bikoteak osatzea, zati bat testuaren barruan birkokatzea edota informazio-transferentzia) eta b) erantzun gidatuko itemak (zuriuneak betetzea, cloze testa edota akatsak zuzentzea).

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 30 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Probak bi atal izango ditu:

    1. Aurrez prestatutako gai bati buruzko ekintza komunikatibo bat gauzatuko du azterketariak. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (egoera psikologikoen, izaeren eta sentipenen deskribapenak, iruzkinak, jendaurreko adierazpenak, laburpenak, aholkuak, argibideak eta jarraibideak, balioespen eta kexuak, eztabaidak, galdeketak...) eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Egiteko hau prestatzeko, testu-aipamenak, elementu grafikoak edo irudiak eman dakizkioke azterketariari.

      Azterketariak 20 minutu izango ditu gaia prestatzeko, eta aztertzaileen aurrean 5 minutuz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria, mintzamen-proba hau egiteko, prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

    2. Bat-bateko elkarrizketa izango du aztertzailearekin edo beste azterketari batekin, argazki edo beste elementu grafiko batzuez baliatuz. Bat-bateko elkarrizketak hamar minutu inguru iraungo ditu (azterketari bakoitzak bost minutu).

      Mintzamena neurtzeko irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak, emandako testuak irakurri ondoren, zenbait egiteko burutu beharko ditu. Testuaren esanahi orokorra, ideia nagusiak nahiz bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hau da, komunikazio-xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia atzematea eskatuko zaio, besteak beste. Egiteko horiek jarduera-mota hauek erabiliz egingo dira: aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak, egia/gezurra erakoak, testu-zatiei dagozkien ideiak aukeratu, lotura egokiak egin, testua ordenatu, laburtu, ideiak edota paragrafoak lotu. Testu guztiak maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokiak izango dira (azalpen-artikuluak, alegiak eta kondairak, editorialak, lan-egitasmoak, lan-hitzarmenak, iritzi-artikuluak...), eta HEOCen C1 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoak.

      Bestalde, zenbait testu baliatuko dira azterketariaren sintaxiaren eta lexikoaren erabilera neurtzeko. Horretarako, honako jarduera hauei erantzutea eskatuko zaio: azpimarratutako hitzen sinonimoak jarri emandako testuan, aukera anitzekoen bidez lexikoa aukeratu, hitz eratorri eta elkartuak erabiliz testuak berridatzi, aukera anitzen bidez egitura sintaktikoak osatu, proposatutako esaldien baliokideak eman edota egitura koherenteak sortu testua osatzeko.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 10 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 60 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak, gutxienez, 300 hitzeko testu bat edo 150 hitz inguruko bi testu idatziko ditu, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen-artikuluak, bilera-aktak, erabilera-gidak, iritzi-artikuluak, kontaketak eta ipuinak, lan-proposamenak, erreportaje edo albiste baten laburpena...), eta C1 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa).

      Idazmen-proban eskatutako gutxieneko hitz-kopuruari dagokionez, aztertzaileak irizpide hauek beteko ditu, eta horien ondoriozko kalifikazioa emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, jarraian zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Idazmen-proba ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez, eta, gainditzeko, gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.

      Probak 90 minutu inguru iraungo du.

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...), hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: HABEren Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, egiaztatze-probak bi egunetan egingo dira: lehenik, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak, ponderazioa eta emaitzak:

    1. C1 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Ponderazioa:

      Idazmen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 13; koherentzia, % 24; kohesioa, % 17; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 26.

      Mintzamen-probari dagozkion 30 puntuak honako ponderazio-taula honen arabera banatuko dira: egokitasuna, % 10; koherentzia eta kohesioa, % 20; hitz-jarioa, % 25; aberastasuna, % 20, eta zuzentasuna, % 25.

    3. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

      C2 maila: erabiltzaile aditua.

      Entzumen-proba:

      Azterketariak, euskara batuan nahiz euskalkiren batean, gai orokorreko eta 4-5 minutu inguruko luzera duen testu grabatua bitan entzungo du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du entzundakoa, entzundako testuaren mezu edo esanahi nagusia adieraziz eta ideia nagusiak nahiz osagarriak identifikatuz. Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (hedabideetako iruzkina, ahozko iritzia, azalpena, mahai-ingurua, hitzaldia, komunikazioa, lan-egitasmoa...) eta HEOCen C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Entzumena ebaluatzeko, kontuan hartuko da: a) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta b) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Iraupena, aldiz, eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta, betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Mintzamen-proba:

      Azterketariak, aztertzaileen aurrean, ordu-erdi lehenago adieraziko zaion ekintza komunikatiboa gauzatuko du. Enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (hitzaldia, komunikazioa, ahozko iruzkina, kronika, historia-kontakizuna...) eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Azterketariak 30 minutu izango ditu egitekoa prestatzeko, eta, aztertzaileen aurrean, gutxienez, 10 minutu inguruz hitz egitea eskatuko zaio.

      Azterketaria, mintzamen-proba hau egiteko, prestaketa-denboran berak landutako eskemaz balia daiteke, baina ez da onartuko aldez aurretik prestatutako testurik irakurtzea. Aztertzaileek tarteka gaiaren inguruan egin ditzaketen galderei ere erantzun beharko die azterketariak.

      Mintzamen-proba neurtzeko, irizpideak hauek izango dira: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen; 2) azalpenean zein elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den; 3) jarioduna eta ongi ahoskatua den; 4) aberatsa den, eta 5) zuzen adierazi duen.

      Proba honek, gehienez, 30 puntu izango ditu, eta, gainditzeko, 15 puntu beharko dira. Ezinbestekoa izango da irizpide guztietan nahikoa izatea.

      Irakurmen-proba:

      Azterketariak 350-450 hitz inguru dituen testu bat irakurriko du, eta, ulertu duela frogatzeko, 50-80 hitzetan laburbilduko du irakurritakoa, irakurritako testuaren mezu edo esanahi nagusia adieraziz eta ideia nagusiak nahiz osagarriak identifikatuz. Testua maila honetako ekintza komunikatibo baten adierazle zuzen eta egokia izango da (iritzi-artikulua, txostena, lan-egitasmoa, testu juridikoa, saiakera, editoriala, azalpen-artikulua...) eta HEOCen C2 mailarako zedarritutako edukiez osatutakoa.

      Irakurmen-proba ebaluatzeko, kontuan hartuko da: 1) zer neurritan egin duen azterketariak agindu zaiona eta 2) egoki egin duen.

      Proba honek 20 puntu izango ditu, guztira, eta, gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira.

      Probaren iraupena eskatutako egitekoa egoki betetzeak beharrezkoa duen neurrikoa izango da, eta betiere, 40 minutu ingurukoa.

      Idazmen-proba:

      Azterketariak bi ariketa osatu beharko ditu idazmen-probaren barruan:

      Lehen ariketan, bitartekotza-jarduera bat egingo du. Azterketariak, emandako testu batean oinarrituta, hura berrekoitzi egin beharko du, proposatutako egoerara eta egitekora egokituz, eta betiere hartzailearen ezaugarriak kontuan izanik. Ariketa honetan, erreferentzia gisa, 150 hitz idatziko ditu 50 minutuan.

      Bigarren ariketan, gutxienez 350 hitzeko testu bat idatziko du 110 minutuan, ekintza komunikatibo jakin bat gauzatuz. Probaren enuntziatuak argi azalduko ditu ekintza komunikatiboaren zer-nolakoak: testu-generoa (azalpen- edo iritzi-artikulua, komunikazioa, txostena, lan-proposamena, erreportajea, editoriala, hitzaurrea...), eta C2 gaitasun-mailari dagokion egoera eta testuinguru jakin bat (erabilera-esparrua, enuntziatzailearen rola, hartzailearen rola eta xede edo asmo komunikatiboa). Azterketariak matrikulatzean zehazturiko espezialitate akademiko edo teknikoaren ikuspegitik jorratuko du egokitu zaion ekintza komunikatiboa.

      Idazmen-probaren bigarren ariketan eskatutako gutxieneko hitz-kopuruari dagokionez, aztertzaileak irizpide hauek beteko ditu, eta horien ondoriozko kalifikazioak emango:

      Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 11-22 puntu bitartean emango zaizkio.

      Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioestean, % 20 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, jarraian zehazten denaren arabera:

      (Ikus .PDF)

      Halaber, % 20 baino hitz gehiago falta zaizkion idazmen-proba honela kalifikatuko da:

      (Ikus .PDF)

      Lehen ariketan, ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) informazioaren kudeaketa; 2) testuaren birformulazioa; 3) erregistroaren aukeraketa eta 4) hizkuntzaren erabilera.

      Bigarren ariketan, berriz, ekintza komunikatiboa ebaluatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1) testuinguruarekiko eta testuarekiko egokitasuna; 2) koherentzia; 3) kohesioa; 4) aberastasuna eta 5) zuzentasuna.

      Proba honek 30 puntu izango ditu gehienez (lehen ariketan: 8 puntu; bigarren ariketan: 22 puntu), eta, gainditzeko, 15 puntu lortu beharko dira, orotara (bi ariketen puntuazioak batuta).

      Idazmen-proba osoa gainditzeko, ezinbestekoa izango da bigarren ariketako irizpide guztietan nahikoa izatea, eta, beraz, bigarren ariketako irizpideren bat ez gainditzeak idazmen-proba osoaren kalifikazio orokorra honako hau izatea ekarriko du:

      (Ikus .PDF)

      Probaren iraupen osoa (bi ariketak egiteko) 2 ordu eta 40 minutukoa izango da (erreferentzia gisa: lehen ariketa egiteko, 50 minutu; bigarrena gauzatzeko, 110 minutu).

      Hitzak zenbatzeko, irizpideok erabiliko dira:

      Eskainitako izenburua ez da kontuan hartuko.

      Eskutitz zein inprimaki erako testuetan (ohar, e-posta, eskabide-orri...), hasierako agurretik hasi eta amaierako agurrean amaituko da kontatzen. Beraz, ez dira zenbatuko igorle zein hartzailearen datu hutsak (izen-abizenak, helbidea...). Datari dagokionez, lau hitz zenbatuko dira gehienez.

      Sortutako testuari erreparatuko zaio soilik. Beraz, proposaturiko egoera komunikatibotik hitzez hitz kopiatutako esaldiak ez dira kontuan hartuko.

      Horrez gain:

      Hitz-elkarketak: HABEren Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloak horri buruz emandako irizpideei jarraikiz zenbatuko dira, Euskaltzaindiak hitz-elkarketak idazteko arauen arabera.

      Araua bete gabe idatzitako hitzak zuzen idatzita baleude bezala zenbatuko dira.

      Zenbakiak hitz bakar bezala zenbatuko dira.

      Antolaketa:

      HOBE deialdian, egiaztatze-probak bi egunetan egingo dira: lehenik, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egingo dira, ordenagailu bidez, egun berean; ondoren, beste egun batean, mintzamen-proba egingo da mailako epaimahai baten aurrean.

      Kalifikazioak eta emaitzak:

    1. C2 mailako proben kalifikazioak honela emango dira:

      (Ikus .PDF)

    2. Emaitzak:

      Irakurmen-proba: Gai / Ez gai.

      Idazmen-proba: Gai / Ez gai.

      Entzumen-proba: Gai / Ez gai.

      Mintzamen-proba: Gai / Ez gai.

      Guztira: Gai / Ez gai.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.