Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko irailaren 11koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Arabako Aramaio eta Legutio, eta Gipuzkoako Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udal-mugarteetan dagoen «Jarindo» izeneko parke eolikorako administrazio-baimenaren eskaeretarako lehia-prozedura ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5323
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/09/11
  • Argitaratze-data: 2024/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 01-GEY-2024-00010 eta 20-GEY-2024-00004

  1. 2024ko otsailaren 9an, Green Capital Power SL enpresak, «Jarindo» aurreproiekturako aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen, Arabako Aramaio eta Legutio, eta Gipuzkoako Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udal-mugarteetan.

  2. Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2024ko ekainaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2024ko ekainaren 5eko Arabako Lurralde Aldizkari Ofizialean eta 2024ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

  3. Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.

  1. Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

  2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, hau

Lehenengoa. Green Capital Power, SL enpresak «Jarindo» izeneko parke eolikorako aurkeztutako aurreproiektua hautatzea, Arabako Aramaio eta Legutio, eta Gipuzkoako Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udal-mugarteetan.

Bigarrena. Green Capital Power, SL enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. Artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik