Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2024. eta 2025. urteetan Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5888
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/29
- Argitaratze-data: 2024/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko irailaren 6ko Aginduaren bidez (2024ko irailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.), 2024. eta 2025. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.
Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, Balorazio Batzordeak, 2024ko azaroaren 11n eta 13an bilduta, eskabideak aztertu eta proiektuak ebaluatzeari ekin zion, agindu arautzailearen 16. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideetan oinarrituta. Horrenbestez, Aginduaren 17. artikuluan oinarrituta eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzarekin bat etorrita, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.
Bigarrena. Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Laugarrena. Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.
Bosgarrena. Diruz lagundutako proiektuek 2024ko ekitaldian hasita egon beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2025eko urriaren 6a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.
Seigarrena. Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:
Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena. Emandako dirulaguntzak Aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31 da, egun hori barne.
Zortzigarrena. Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.
Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 29a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)