Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 20koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien epaimahaikideak nortzuk diren jakinarazteko dena. Sariak nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalenak dira 2024rako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5491
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/20
  • Argitaratze-data: 2024/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez (abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuak aldatua), «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren arrantza- eta nekazaritza-sektoreetan. Azken horrek nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-eremuak hartzen ditu, sektore horietan, banaka edo taldeka, egindako ibilbide profesional nabarmena aitortzeko.

Nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalentzako 2024rako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarietarako deia egiten duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduaren eranskinean ezarritakoetatik seigarren oinarrian xedatutakoa betez, hau

Lehenengoa. «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarietako epaimahaikideak nortzuk diren jakinaraztea, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako 2024ko ibilbide profesionalei dagokienez, honela:

Lehendakaria: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Amaia Barredo Martín andrea.

Kideak:

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Raúl Pérez Iracheta jauna.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria, Jorge Garbisu Buesa jauna.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Leandro Azcue Múgica jauna.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Joseba Terreros Luengas jauna.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria. Iker Iglesias Eguia jauna.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Aholkularitza Juridikoko pertsona bat, Nuria Navarro Hernández andrea, epaimahaiko idazkaria izango dena.

Arabako Foru Aldundiaren izenean: Noemi Aguirre Quintana andrea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Nerea Renteria Lasanta andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Xabier Arruti Olázabal jauna.

Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioaren izenean: Eusebio Arantzamendi Etxaburu jauna.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioaren aldetik: Maria Antonia Garmendia Ceberio andrea.

Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen ordezkari gisa: Edurne Basterra Markinez andrea (UAGA).

Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen ordezkari gisa: Mikel Ortiz Abalia jauna (Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkartea).

Nekazaritzako kooperatiben ordezkari gisa: Maite Corres Manero andrea (Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Konfederazioa).

Elikadura Klusterraren ordezkari gisa: Jon Ander Egaña Monasterio jauna.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.