Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 20koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituen Dekretu-proiektua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5509
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/20
- Argitaratze-data: 2024/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak dekretu-proiektu bat egin du, eta horren helburua da Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma ezartzea, aberastuz eta indarrean dagoen araudira egokituz, eta ikasketa horietarako sarbiderako baldintzak eta berezitasunak ezartzea.
Izapide hauek egin dira ebazpen hau eman arte:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruz, arauaren testua egin aurretik kontsulta publikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan iragarkia jarriz. Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpean dauden eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta haien helburuek arauaren xedearekin lotura zuzena badute.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak prozedura hasteko Agindua eman zuen 2024ko azaroaren 12an, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak esleitutako eskumenei jarraikiz.
Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2024ko azaroaren 19an, izapidetzen ari den Dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zuen. Aginduan arau-proposamena erantsi zen.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege honetan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.
Horretarako, Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituen Dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, hau:
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea dekretu-proiektua, Dantza Ikasketa Profesionaletako curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 20an.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.