Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5508
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/19
  • Argitaratze-data: 2024/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko uztailaren 30eko Aginduan ezarritakoari jarraituz (2024ko irailaren 17ko EHAA, 181 zk.; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien hamargarren deialdia onesten duena 2024. urtea) eta Hautaketa Batzordeak proposatuta, zazpigarren oinarriko 9. Apartatua betez, hau

Lehenengoa. «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailea onartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

  1. Kanpoko aholkularitza izango da, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.

  2. Saritutako proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan, hurrengo proiektuetarako:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Onartutako proiektuetako bakoitzerako Hautaketa Batzordeak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

    Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, Aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

    1. espedientea.

      Eskatzailea: Javier Francisco Gil Pérez.

      Proiektua: Dispositivo filtrante y purificador de agua.

      Arrazoia: ez da irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoa. Ez da lankidetzan parte hartzeko proiektu bat.

    1. espedientea.

      Eskatzailea: Gorka Legarra Atxurra.

      Proiektua: Foro del Bienestar Euskadi.

      Arrazoia: atzera egin du.

    1. espedientea.

      Eskatzailea: Irune Solas Ruiz.

      Proiektua: Nadando por la igualdad.

      Arrazoia: atzera egin du eta Erandio Baitan Kirol eta Aisialdi Elkartearen izenean berriro eskatu du (30. espedientea).

      Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

      Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

      Bosgarrena. Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena jakinarazi eta 3 egun balioduneko epearen barruan. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

      Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

      Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

      XABIER IŃIGO OCHANDIANO MARTÍNEZ.

      (Ikus .PDF)