Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5374
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/13
- Argitaratze-data: 2024/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2024ko uztailaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2024ko uztailaren 9ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
2024ko uztailaren 9ko Aginduaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduaren babesean, euskarazko liburuen 2024ko Edizio-planak, gaztelaniazko liburuen 2024ko Edizio-planak, euskarazko audioliburuen 2024ko literatura Edizio-planak eta euskarazko bestsellerren 2024ko literatura Edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek Eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)