Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 13koa, HABEko zuzendariarena, 2024-2025 ikasturtean A1 mailako ikasleei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren aurrekontu-kreditua gehitzeko 2024ko azaroaren 4ko Ebazpena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5373
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/13
- Argitaratze-data: 2024/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak ikusi dira 2024ko azaroaren 4ko HABEko zuzendariaren Ebazpenean. Ebazpena 2024ko azaroaren 11n argitaratu zen, 219. zenbakian. Jarraian huts horiek zuzentzen dira:
2024/5128 (1/1) orrialdean, Ebazpenaren azalpen-atalean, «Horrenbestez» baino lehen ageri den paragrafoa ordezkatzea eta, beraz,
honako hau esaten denean:
2024-2025 ikasturte hasieran A1 maila ikasten duten ikasleak % 50 igo dira 2023-2024 ikasturtearekin alderatuta. Izan ere, guztira, 5.330 ikaslek eman dute izena A1 mailako ikastaro horietan; iazko 3.556 ikasleen aldean, 1.774 ikasle gehiagok.
honako hau esan behar da:
2024-2025 ikasturtean A1 maila ikasten duten ikasleen aurreikuspenean % 30eko igoerari aurre egin beharko zaio 2023-2024 ikasturtearekin alderatuta. Izan ere, guztira, 5.300 ikasle aurreikusita daude A1 mailako ikastaro horietan; iazko 4.100 ikasleen aldean, 1.200 ikasle gehiago, eta ikasle horien ikastorduak % 35 igoko dira. Ikasle horietako gehienek urrian eman dute izena eta 2024an egin behar zaie matrikula horiei aurre.
Donostia, 2024ko azaroaren 13a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.