Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 13koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez Kanpo Harremanen eremuan 2024-2025 aldian gazteak prestatzeko bekak esleitzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5372
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/13
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia uztailaren 23ko 172/2024 Dekretuaren bidez izendatu zen (2024ko uztailaren 26ko EHAA, 146. zk.).

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, hamalau bekatarako deia egin zen: sei Europako gaien modalitatekoak ziren, lau Atzerrian den Euskal Komunitatearen modalitatekoak eta lau Kanpo-harremanen modalitatekoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Hiru beka-modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bidali dituzte, dekretu horren 13. artikuluarekin bat etorriz.

Azaldutako guztia dela eta, hau

Lehenengoa. Ez onartzea I. eranskineko zerrendako pertsonek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren eskabideak atzera egindakotzat jotzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren pertsonei eta destinoetan esleitzea Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak, Europako Gaien, Kanpoko Euskal Komunitatearen eta Kanpo Harremanen modalitateetan, ordezkoen zerrenda barne.

Laugarrena. IV. eranskinean zehazten diren pertsonei Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak ukatzea. Bertan aipatzen da zergatik.

Bosgarrena. Europako Gaietarako modalitateko beka bat eman gabe uztea, hautagairik ez dagoelako.

Seigarrena. Kanpoan den Euskal Komunitatearen modalitateko hiru beka eman gabe uztea, hautagaiek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako.

Zazpigarrena. 2024ko abenduaren 20a izango da beken hasiera-eguna.

Zortzigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezakete interesdunek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

Kanpo Harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 12.1.c) artikuluan ezarritako eskakizuna ez betetzeagatik:

Europako gaiak:

Hernández Vadillo, Lucia.

Atzerrian den Euskal Komunitatea:

Laborde, Julieta.

Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 2.b) artikuluan ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

Atzerrian den Euskal Komunitatea:

Rodríguez Múgica, Imanol.

Hautaketa-prozesuari uko egiteagatik.

Europako Gaiak:

Arenas Aizpuru, Ibon.

Gutiérrrez Beaumont, Jon.

Kanpo-harremanak:

Arteta Larrechi, Haizea.

López Olabarrieta Oihane.

  1. Europako gaiak.

    1. Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

      Ugalde Zulueta, Aitor.

    2. Brusela, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza:

      Gómez Gómez, Mikel.

      Olabarria Bañales, Alexander.

    3. Frantzia, Euskadiren Parisko Ordezkaritza:

      Artabe Peña, Paule.

      Ubarrechena Trueba, Naiara.

  2. Kanpo-harremanak.

    1. Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

      Nieva Zuluaga, Ainhoa.

    2. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza, Santiago (Txile):

      Santiago (Txile):

      Aizpurua Oliden, Matilde.

  3. Kanpoan den euskal komunitatea.

    1. Vitoria-Gasteiz, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

      Álvarez Huidobro, Miguel.

      Nájera Etxeandia, Naiara.

  1. Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik:

    Europako Gaiak:

    Eizaguirre Claramonte, Egoitz.

    Kanpoan den euskal komunitatea:

    Renedo Parra, Ane.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.