Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteentzako laguntzak ebazten dituena, 2024an osasun arloko profesionalentzako etengabeko prestakuntza-jarduerak antolatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5489
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/12
- Argitaratze-data: 2024/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 17ko Aginduaren bidez, osasun-arloko irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteentzako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin zen, 2024an osasun-arloko profesionalentzako etengabeko prestakuntza-jarduerak antolatzeko (2024ko ekainaren 3ko EHAA, 107. zk.). Guztira, 79.409,00 euro eman ziren.
Agindu horren 11. artikuluak ezartzen duenez, lehiaketa-prozedura Osasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez ebatziko da, organo kudeatzaileak proposatuta.
Aldez aurretik, Osasuneko sailburuak horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak, aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatuz, txostena eman du, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuz. Eta organo kudeatzaileak, espedientea eta batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamena egin du.
Azaldutako guztiagatik, deialdi honetara aurkeztutako eskabideak ikusita, eta Balorazio Batzordearen txostena eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamena kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. 2024an osasun-arloko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak ematea osasun-arloko irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteei, I. eranskinean zehaztutako zenbatekoetan.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Hirugarrena. III. eranskinean zerrendatutako eskabideak artxibatzea, erakunde eskatzaileek atzera egin dutelako, bikoiztutako edo oker aurkeztutako eskabideak direlako.
Laugarrena. Jakinaraztea Balorazio Batzordeko lehendakaria, Antonia Daza Gutierrez, Ion Etxeberria Bidondok (Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko arduradunak) ordezkatu duela.
Víctor Bustamante Madariaga batzordekidea Maite Martínez de Albéniz Zabaleta andreak ordezkatu du (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria).
Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere baliatu ahal izango dute.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 12a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)