Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoko Barrenkale kaleko 6. zenbakian dagoen higiezinaren zati bat desafektatzeko prozedurari hasiera eman, eta interesdunei entzunaldia emateko eta prozedura jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5889
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/09
  • Argitaratze-data: 2024/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak 51. artikuluan ezartzen duenez, babes berezi eta ertaineko kultura-ondasunen aurri-deklarazioa egin aurretik, kultura-ondasunaren desafekzioari buruzko eskaera egin behar zaio Eusko Jaurlaritzari. Era berean, espedientean dauden txostenak ikusita eta Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluak nahitaezko irizpen loteslea eman ondoren, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen arloko eskumena duen organoak desafekzioari buruzko ebazpena emango du, eta ondasuna osorik edo ondasunaren zati bat desafektatu ahal izango du, edo haren babes-araubidea aldatu, ondasunaren benetako egoeretara egokitzeko.

Maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, EAEko lurralde-eremuan dauden ondasun higigarri eta higiezin guztiak, baldin eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen babesean kultura-ondasun deklaratu badira eta Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan sartu badira, babes bereziko kultura-ondasuntzat hartuko dira.

Bestalde, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioa arautzen du azaroaren 10eko 306/1998 Dekretuak, bai eta ondasun horiek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoak ere (azaroaren 26ko EHAA, 226. zk.).

Mutrikuko Hirigune Historikoko Barrenkale kaleko 6. zenbakiko higiezina oinarrizko babesa duen elementua da, Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa monumentu-multzo izendapenaz kultura-ondasun izendatu eta haren babes-araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 545/1995 Dekretuari jarraiki (1996ko urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zk.). Dekretu hori maiatzaren 28ko 119/2002 Dekretuak aldatu zuen (2002ko ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.).

Aipatutako 306/1998 Dekretuarekin bat etorriz, Mutrikuko Udalak txostena bidali zion Euskal Kultura Ondarearen Zentroari, Mutrikuko Hirigune Historikoan, Barrenkale kaleko 6. zenbakian dagoen higiezina aurri-egoeran deklaratzeko baldintzak betetzen direla adierazteko.

Txosten teknikoak, aurri-espedientea eta egindako jarduerak ikusita, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluak, 2024ko azaroaren 27ko bilkuran, Mutrikuko Barrenkale kaleko 6. zenbakiko higiezinaren zati bat desafektatzea erabaki zuen.

Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretuaren 17. artikuluan horretarako ezarritakoaren arabera (306/1998 Dekretua, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari eta horiek eraisteko ebazpenaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa), honako hau

Lehenengoa. Hasiera ematea Mutrikuko Barrenkale kaleko 6. zenbakiko higiezinaren zati baten desafektazioari (eraikin hori oinarrizko babeseko elementua da, Mutrikuko (Gipuzkoa) Hirigune Historikoa monumentu-multzo izendapenaz kultura-ondasun izendatu eta haren babes-araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 545/1995 Dekretuari jarraiki (1996ko urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zk.). Dekretu hori maiatzaren 28ko 119/2002 Dekretuak aldatu zuen (2002ko ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.)), eta 545/1995 Dekretuaren V. kapituluko 3. zerrenda aldatzea, honela:

Barrenkale 6 (sutearen ondoren mantendu beharreko baldintzak: partzelarioa, fatxadaren zati bat eta mehelinak balaustreak eta burdineria birjarrita , zurezko egitura birjartzea ijeztua edo zerratua ).

Obrako esku-hartzeak baimentzeko irizpideek 545/1995 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dituzte erreferentziatzat, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 33. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitu beharko zaio.

Bigarrena. Mutrikuko Barrenkale kaleko 6. zenbakiko higiezinaren zati bat desafektatzeko espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko aldia irekitzea, egoki iritzitako alegazioak egin eta dokumentazioa aurkeztu ahal izan dezaten ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 20 eguneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. eta 83. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena. Ebazpena interesdunei, Mutrikuko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentuari eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari jakinaraztea.

Laugarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta GAOn argitaratzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik