Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko irailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2023. eta 2024. urteetan euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4481
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/21
  • Argitaratze-data: 2023/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez (ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zk.), 2023. eta 2024. urteetan euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak, 2023ko abuztuaren 4an egindako bileran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 17. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.

Bigarrena. Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.

Laugarrena. Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Bosgarrena. Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasi edo hasita egon beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2024ko urriaren 25a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.

Seigarrena. Dirulaguntza arautzen duen aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:

  1. Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

    Zazpigarrena. Emandako dirulaguntzak aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 6 da, egun hori barne.

    Zortzigarrena. Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

    Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.