Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 25ekoa, zeinaren bidez iragartzen den Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan jardungo duten Epaimahaietako kideak izendatzeko zozketa (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitu zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4722
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/25
  • Argitaratze-data: 2022/11/04

Testu legala

2022ko irailaren 22ko Aginduaren (2022ko irailaren 30eko EHAA) bidez deitu zen Hezkuntzako sailburuarena, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musika eta Arte Eszenikoetako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua.

Aipatutako Aginduaren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-organoek egingo dutela prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa.

Izendapenari buruz, 5.2.2 oinarriak ezartzen du epaimahaikideek oinarri horretan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko direla. Era berean, adierazten du horren data zozketa egin baino lehen iragarriko dela.

Horregatik guztiarengatik, honako hau