Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/18
  • Argitaratze-data: 2022/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko eskalako salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.

Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen du ezen, hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango duela, eta, hor, agindua emango dela argitara emateko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, adieraziko da zein den hautagaiak baztertzeko arrazoia, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitatetakoak diren, eta, finkatzeko prozesu berezien kasuan, zer txandatakoak.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, interesdunek lanposturen bat eskatu nahi badute adjudikatzeko betekizun espezifikoak dituena, alegatu egin beharko dute betekizun horiek betetzen dituztela. Gogorarazten da hautaketa-prozesu honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek dituztela:

600 orduko prestakuntza laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, hiru espezialitateetan: segurtasuna, higienea eta ergonomia eta psikosoziologia.

B gidabaimena.

B1 mailako ingelesa edo frantsesa.

Unibertsitate edo administrazio publiko batek egiaztatutako graduondokoa, gutxienez 250 ordukoa, web-edukien kudeaketarekin eta interneteko marketin/komunikazioarekin lotutako gaietan.

Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren espezialitatea.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte baldin eta prozesuan parte hartzeko betekizun badira edota merezimendu modura alegatzen badira balora daitezen:

Hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak ez euskararenak, hizkuntza-eskola ofizialek ematen ez dituztenak (kopia soila).

Atzerrian lortutako tituluak eta haien homologazio-egiaztagiriak (kopia soilak), dela hautaketa-prozesuan parte hartzeko alegatu direlako, dela merezimendu modura alegatzen direlako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiriak (kopia soila).