Arautegia

Inprimatu

300/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez Amaya Trujillo Barbadillo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kendu kentzen baita, berak hala eskatuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 423
  • Xedapen-zk.: 300
  • Xedapen-data: 2024/10/30
  • Argitaratze-data: 2025/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

398/2023 Ebazpenaren bidez, Amaya Trujillo Barbadillo andrea Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan (2023ko ekainaren 15eko EHAA, 113. zk.).

Lehenengoa. Amaya Trujillo Barbadillo andrea Zuzendaritzako Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urriaren 31n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko urriaren 30a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari medikoa,

MARÍA LOURDES VIVANCO GÓMEZ.