Arautegia

Inprimatu

299/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez Sonia Albilla Millán andrea kentzen baita Zuzendaritza Gerentziako Idazkari lanpostutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 422
  • Xedapen-zk.: 299
  • Xedapen-data: 2024/10/30
  • Argitaratze-data: 2025/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

332/2021 Ebazpenaren bidez, Sonia Albilla Millán andrea izendatu zen Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Lehenengoa. Sonia Albilla Millán andrea kentzea Zuzendaritzako idazkari lanpostutik, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urriaren 31n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakundeari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko urriaren 30a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari medikoa,

MARÍA LOURDES VIVANCO GÓMEZ.