Arautegia

Inprimatu

285/2017 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ianire Lamikiz Moreira andrea Uribe Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1201
  • Xedapen-zk.: 285
  • Xedapen-data: 2017/02/17
  • Argitaratze-data: 2017/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uribe Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 13ko 42/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko urtarrilaren 30eko EHAAn argitaratu (20 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Ianire Lamikiz Moreira andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Ianire Lamikiz Moreira andrea Uribe Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2017ko otsailaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.