Arautegia
Inprimatu23/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Ángeles Hernández Gómez andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 426
- Xedapen-zk.: 23
- Xedapen-data: 2025/01/08
- Argitaratze-data: 2025/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 1680/2024 Ebazpenaren bidez egindakoa (abenduaren 16ko EHAA, 243. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostua bete nahi zuten izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, beren baldintza profesionalak baloratuz aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, María Ángeles Hernández Gómez andrea deialdiko lanposturako aproposa da eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. María Ángeles Hernández Gómez andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari.
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.