Arautegia

Inprimatu

16/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Barne Medikuntza 2 Zerbitzuko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 432
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 2025/01/16
  • Argitaratze-data: 2025/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntza 2 Zerbitzuko gainbegirale lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa egitea lanpostu hori izendapen askez betetzeko, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

    B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

    Gutxienez hiru urteko lan-esperientzia izatea B1 lanbide-taldean.

    Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako baldintzak.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    Esperientzia edo/eta prestakuntza izatea Erizaintzako Unitateen Kudeaketan.

    Taldeak antolatu eta kudeatzeko gaitasuna edukitzea.

    Erabiltzaile-mailako informatikako ezagutza (Excel eta Word).

    SAP-Gizabide aplikazio informatikoari buruzko ezagutzak.

    Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskabideak aurkezteko epea.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Argixao auzoa z.g., 20700 Zumarraga). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. 4. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek Goierri-Urola Garaiko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Argixao auzoa z.g., 20700 Zumarraga) bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

    Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

  5. Balorazio Batzordea.

    Batzordea eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

    Batzordeak, eskabideak baloratu ostean, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta horien berri emango die izangaiei.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretariko bati esleitzeko edo deialdia bete barik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu barik dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bitartez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intranetean eta web-orri korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, baldin eta horretan besterik xedatzen ez bada.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Zumarraga, 2025eko urtarrilaren 16a.

    Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

    LAURA AGUIRRE ALBERDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik