Arautegia

Inprimatu

1600/2024 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ianire Lamikiz Moreira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostutik kentzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5501
  • Xedapen-zk.: 1600
  • Xedapen-data: 2024/11/19
  • Argitaratze-data: 2024/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 285/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko martxoaren 7ko EHAA, 46. zk.), Ianire Lamikiz Moreira andrea izendatu zuten Uribeko ESIko Langileen zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Ianire Lamikiz Moreira andrea kentzea Uribeko ESIko Langileen zuzendari kargutik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko azaroaren 25eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari, Uribeko ESIari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.