Arautegia

Inprimatu

1478/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Maria Pilar Sorando Fernández andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Medikoaren lanpostua betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5369
  • Xedapen-zk.: 1478
  • Xedapen-data: 2024/10/29
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko deialdia urriaren 7ko EHAAn (195. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren irailaren 18ko 1331/2024 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, hautagaiek lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Maria Pilar Sorando Fernández andrea aproposa da deialdiko lanposturako, eta hura betetzeko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Maria Pilar Sorando Fernández andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Mediko.

Bigarrena. Izendapen honek 2024ko azaroaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.