Arautegia
Inprimatu12/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amara Dilla Velarde andrea Ospitalizazioko Gainbegirale izendatu baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 442
- Xedapen-zk.: 12
- Xedapen-data: 2025/01/16
- Argitaratze-data: 2025/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
290/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean Ospitalizazio Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Amara Dilla Velarde andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Ospitalizazioko Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. Amara Dilla Velarde andrea izendatzea Ospitalizazioko Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 16an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko urtarrilaren 16a.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,
ITZIAR LARREA ARECHABALETA.