Arautegia
Inprimatu10/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 441
- Xedapen-zk.: 10
- Xedapen-data: 2025/01/16
- Argitaratze-data: 2025/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
37/2021 Ebazpenaren bidez, Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek,
Lehenengoa. Ana Guisasola Ansola andrea Ama-haurren Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2025eko urtarrilaren 19ko jardunaldia bukatzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Debagoieneko eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2025eko urtarrilaren 16a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.