Arautegia
Inprimatu100/2024 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin sinatutako hitzarmena, Barik-Mugi garraio-txartelen elkarreragingarritasuna ezartzekoa autobusetan, kable bidezko beste garraiobide batzuetan, Bizkaia Zubian eta itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiari-txalupak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5486
- Xedapen-zk.: 100
- Xedapen-data: 2024/11/21
- Argitaratze-data: 2024/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10.
HAUEK BATZARTU DIRA:
Batetik, Susana Garcia Chueca jauna, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari legez, hitzarmen hau sinatzeko baimena eman baitio Gobernu Kontseiluak 2024ko ekainaren 11n hartutako erabakiaren bidez.
Eta, bestetik, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidentea eta ordezkaria.
Aldeek beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote elkarri Hitzarmen hau sinatzeko, eta, horrenbestez, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erki- degoari dagokio, besteak beste, Euskal Herriko trenbideko, lehorreko, itsasoko ibaietako eta kable bidezko garraioaren eta portu, heliportu, aireportu eta meteorologia zerbitzuaren arloko eskumen esklusiboa, horrek Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedaturikoa ezertan galarazi gabe. Garraio-gaietan, zama-kontrataguneak eta -terminalak.
Aipaturiko arlo horietan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku utzi ziren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 16. artikuluaren bidez (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu, eta horien egiteko eta jardun-arloak finkatzen ditu), eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen Dekretua aldatzeko urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren bidez (haren edukia behin-behinean aplikatuko zaio Mugikortasun Jasangarriaren Sail berriari, aipatutako 18/2024 Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorraren arabera.)
Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren funtzioen artean, bere eskumenekoak diren eremuekin lotutako sektore ezberdinak laguntzeko politika aurrera eramatea dago, eta adierazitako sail horri esleitutako ahalmenetako bat aireko garraioko eskumenak gauzatzea da, baita Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiarien garraioa antolatu eta ordenatzea ere, aipatutako 11/2021 Dekretuaren 15.2 artikuluaren d) atalean agertzen den bezala.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saila Euskadiko Garraio Agintaritzaren Bat-Barik-Mugi Elkarreragingarritasun Lantaldeko kide da, Euskadin tarifak eta txartel bakarra integratuz garraio publiko kolektibo integratua eta intermodalitatea sustatzeko ekimenarekin bat etorriz (XII. legegintzaldiko gobernu-programan jasota dago).
Bizkaiko Garraio Partzuergoa abenduaren 30eko 44/1975 Legearen bidez eratu zen eta norta- sun juridiko propioa duen toki erakundea da, partzuergoan bildutako gainerakoekiko independentea. Partzuergoan sartuta daude EAEko Administrazioa, Bizkaiko Foru Aldundia eta metropoli Bilboko udal batzuk. Partzuergoaren estatutuen arabera, emandako eskumenak erabiltzea xedeetako bat da, 44/1975 Legearen 7. artikuluan (garraio publikoa antolatu, kudeatu eta koordinatzeari buruzkoa) ezarritakoa betez. Aipatutako 44/1975 Legean ezartzen diren eskumenetan ezartzen BGPri dagokiola Bilboko Metropoli-trenbidearen ustiaketa kudeatzea Metro Bilbao SAren bidez (sozietate hori BGPrena da bere osotasunean). BGP ere ATEko Bat-Barik-Mugi Elkarreragingarritasun Ponentziaren osagaien artean dago.
Barik-Mugi garraio-txartelen elkarreragingarritasuna Bilboko metro-lineetan osatu ondoren, CTBk eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak fase bat gehiago garatu nahi dute Bizkaiko lurraldean erabateko elkarreragingarritasuna lortzeko.
Mugi txartela autobus lineetan eta beste garraiobide batzuetan ezartzea da hurrengo urratsa elkarreragingarritasunaren arloan. Ezarpen hori Bizkaibusera, Bilbobusera, Bizkaiko gainerako hiri-autobusetara eta kable bidezko beste garraiobide batzuetara zabal daiteke, baita Bizkaiko Zubira eta Barik zerbitzuari atxikitako itsas garraioko zerbitzuetara ere (bidaiari-ontziak). Ildo horretan, bi erakundeek 2022ko azaroaren 14an sinatutako beste hitzarmen baten bidez, helburu bereko lanak egiten ari dira Bat txartelarekin.
Era berean, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, lege hori indarrean jarri 2023ko azaroaren 24an eta gehienez ere bi urteko epean, noizbehinkakoak ez diren garraio publikoko tituluek erabat elkarreragingarriak izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide guztietan.
Ondorioz, hitzarmen bat formalizatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren artean, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan Mugi garraio-txartelaren elkarreragingarritasuna ezartzeko, bai eta Bizkaia Zubian eta Barik zerbitzuari atxikitako itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiari-ontziak) ere.
Ondorioz, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren babesean, eta, besteak beste, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean (SPAJL), bertaratutako alderdiek Lankidetzarako Administrazioen arteko Hitzarmen hau formalizatzea erabaki dute, honako klausula hauen arabera sinatuta:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak konpromisoa hartzen dute Bizkaibusen, Bilbobusen, Bizkaiko gainerako hiri-autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan, baita Bizkaiko Zubian eta Barik zerbitzuari atxikitako itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiari-ontziak) ere Mugi txartelaren ezarpena lortu eta garatzea, eta horretarako baldintzak arautzen dira, hitzarmeneko klausuletan jasotakoaren arabera.
Bigarrena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren konpromisoak.
Autobusetan eta beste garraiobide batzuetan Mugi-Barik txartelen elkarreragingarritasun-proiektua gauzatzea, Bizkaiko Barik sistemako operadoreetan egokitzapenak egiteko ardura duen organoa baita.
Garraio-ingurune bakoitzean beharrezkoak diren ekipamenduak eta garapenak egokitzeko beharrezkoak diren inbertsioak bere gain hartzea, sistema desberdinek Mugi txartela ezagutu eta erabili ahal izan dezaten. Halaber, bere ardura izango da egokitzapen hori egiteko behar diren zehaztapen teknikoen agiriak eta lizitazio-prozedura onartzea. Lan horiek egokitzapenak eskatzen dituzte hainbat arlotan:
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren sistema zentralak egokitzea.
Segurtasunari loturiko ekintzak.
Mugi txartela tokiko ekipoetan ezartzea.
Guztira, autobusak eta kable bidezko beste garraiobide batzuk, baita Bizkaiko Zubia eta Barik zerbitzuari atxikitako itsas garraioko zerbitzuak (bidaiari-ontziak) Mugi txartelaren interoperabilitatera egokitzeko lanek, zeinek 1.0 eta 1.5 GOMen garapenak ezartzean dautza, bai autobus ekipoetan, bai terminal mugikorrean, gutxi gorabeherako kostu hau izango dute: 151.000,00 euro (BEZa gabe).
Hitzarmen hau egiteko arrazoi diren jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitzea, noizbehinkakoak ez diren garraio publikoko txartelak Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide guztietan erabat elkarreragingarriak direla bermatzeko, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen bigarren xedapen gehigarrian adierazitako epean.
Mugikortasun Jasangarriaren Sailari jakinarazi beharko zaio xede bera duten laguntza edo dirulaguntzarik lortu den, eta, hala balitz, zer organok eman dion eta horren zenbatekoa zehaztu beharko dira. Horretarako, hamar egun balioduneko epea egongo da, laguntza edo dirulaguntza eman zaiola jakinarazi zaionetik hasita. Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatu den ere jakinarazi beharko da.
Hitzarmen honen ondorioz egiten diren jarduera guztietan garbi azaldu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak ere parte hartu duela. Horretarako, kontuan izan beharko da Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunari buruzko Eskuliburuaren edukia.
Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 29.3.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, arau horren 14. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren konpromisoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren bidez, autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan, baita Bizkaiko Zubian eta itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiari-ontziak) ere Barik Mugi txartelen interoperabilitatea ezartzeko ekintzen kostua finantzatu eta ordainduko du, betiere hurrengo atalean ezarzen den gehieneko diru kopururarte.
Hitzarmenaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren bidez, gehienez ere ehun eta berrogeitahamaika mila (151.000,00) euro jarriko ditu. Horretarako, 1000831000 1.51412.71200 2023/000820 aurrekontu-aplikaziora bideratu da hitzarmenak dakarren gehieneko kostu ekonomikoari aurre egiteko behar den kreditua. Partida hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kontura gaitu da, beharrezkoak diren kontabilitate-egokitzapenak egin eta gero, oinarri hartuta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretua, zeinaren bidez Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloko testu bategina onesten baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatzeko aurrekontu-erregimena arautzen baita.
Laugarrena. Laguntzaren xedea eta ordainketa.
Laguntzaren zenbatekoa Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez honako honetarako erabili ahal izango da soilik: autobusetan eta kable bidezko beste garraiobide batzuetan, baita Bizkaiko Zubian eta itsas garraioko zerbitzuetan (bidaiari-ontziak) ere Barik-Mugi garraio txartelen interoperabilitatea ezartzeko jarduerak egiteak dakartzan kostuak finantzatzeko.
Dirulaguntza hau zuzena eta bateragarria da helburu bererako beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek eman ditzaketen bestelako dirulaguntza edo laguntzekin; baina laguntzen edo dirulaguntzen bidez jasotako diru-kopuruek ezingo dute gainditu, inondik ere, Bizkaiko Garraio Partzuergoak garatu duen jardueran egiaztatutako benetako kostua.
Finantzaketaren gehieneko zenbatekora iritsi arte, Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2024ko abenduaren 31 baino lehen egindako eta amaitutako jarduerak egiaztatzen dituzten fakturen edo agirien originalak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko ditu, 2025eko urtarrilaren 17a baino lehen, emandako finantzaketa osoa osatu arte. Dirulaguntzaren xedearekin lotuta egindako gastuak justifikatu ondoren, dagokion ordainketa egingo da banku-transferentzia bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritza izango da dirulaguntza kudeatzeko ardura izango duen organoa.
Bosgarrena. Jarduketen Jarraipenerako Batzordea.
Hitzarmen honen jarraipenerako batzorde bat eratuko da. Batzorde hori lau ordezkarik osatuko dute: bi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Mugikortasun Jasangarriaren Sailarenak eta beste bi Bizkaiko Garraio Partzuergoarenak. Ordezkariak alde bakoitzetik hitzarmena sinatzen dutenek izendatuko dituzte eta honako eginkizun hauek izango dituzte:
Hitzarmen honetan aurreikusitako jarduketak normal burutzen direla egiaztatzea, eta elkarri informazioa emateko eta bakoitzak bere konpromisoak behar bezala betetzeko irizpideak eta moduak zehaztea.
Egin behar diren izapideak bizkor egitea galarazten duten oztopoak kentzeko erraztasunak ematea.
Hitzarmenaren xede diren lanak beteko direla bermatzeko behar diren neurrien berri ematea eta proposatzea.
Hitzarmena interpretatu eta burutzerakoan sortzen diren arazoak konpontzen saiatzea.
Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, eta edozein alderdik hala eskatzen badu, batzordea behar den guztietan elkartuko da, jarduketak ondo joan daitezen. Erabakiak bertaratutakoen gehiengoz hartuko dira, eta gutxienez alderdi bakoitzaren ordezkarien ehuneko berrogeita hamarra bertaratu beharko da.
Hitzarmenak jarraipen batzordearentzat berariaz jasotzen ez dituen gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren II. kapituluko 3. atalean araututako kide anitzeko organoen araubidea aplikatuko zaio.
Seigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da eta, beraz, hura interpretatu eta garatzeko hitzarmenei aplikatu beharreko araubide juridikoa bete beharko da.
Hitzarmenak edo hori betearazteak sorrarazitako interpretazio arazoak jarraipen batzordeak konponduko ditu aurreko klausulan esandakoari jarraituz eta, hala ezin bada, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko epaitegi eta auzitegietan ebatziko dira, hamargarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmenaren honen indarraldia sinatutako egunean hasiko da, eta urte bateko iraunaldia izango du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoaren arabera.
Hitzarmena amaitzeko aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute hitzarmena luzatzea, beste urte baterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Zortzigarrena. Hitzarmena aldatzea.
Hitzarmen hau hitzarmena sinatu duten erakundeen adostasunez aldatu ahal izango da.
Bederatzigarrena. Ez-betetzea.
Erakunde onuradunak hitzarmen honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, edo abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako arrazoiren bat gertatzen bada, erakunde onuradunak emandako laguntzaren zenbateko osoa itzuli beharko du, baita aplikatu beharreko berandutze-interesak ere.
Hala ere, erakunde onuradunak betebehar guztiak betetzera modu esanguratsuan hurbiltzen denean eta konpromiso horiek betetzeko jarduera bat egiaztatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa emandako laguntzaren ordainketari dagokion zenbatekoari egindako inbertsioari dagokion zenbatekoa kentzearen emaitza izango da.
Hamargarrena. Hitzarmena suntsiaraztea.
Aldeetakoren batek bere gain hartutako konpromisoak betetzen ez baditu, besteak hitzarmena suntsiarazteko eskatu ahal izango du. Hitzarmena suntsiarazten bada, alderdiek zehaztuko dute zer baldintza bete behar diren egiten ari diren jarduerak amaitzeko eta ordaintzeko.
Hamaikagarrena. Araubide juridikoa.
Hitzarmen honi indarreko ordenamendu juridikoan ezarritako xedapenak aplikatuko zaizkio, bereziki Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako xedapenak.
Hitzarmen hau garatu eta betearaztean alderdien artean sortzen diren auziak, Espainiako administrazioarekiko auzien jurisdikziora eramango dira, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 28/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, eta, zehazki, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegira.
Eta batzartutakoek, ados daudela adierazteko, hitzarmenaren bi ale sinatu dituzte idazpuruan adierazitako leku eta egunean.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
Bizkaiko Garraio Partzuergoko presidentea,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA..