Arautegia
Inprimatu470/2024 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Iñaki Calonge Crespo jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5848
- Xedapen-zk.: 470
- Xedapen-data: 2024/12/17
- Argitaratze-data: 2024/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan kide moduan 6 urteko agintaldia amaitu zenez 2024ko abenduaren 10ean, batzordekide izateari utzi behar dio, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
Lehenengoa. Iñaki Calonge Crespo jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Azaldutakoa gorabehera, aipatu batzordekideak dagozkion egitekoak beteko ditu, harik eta agintaldi berria beteko duen batzordekidea karguaz jabetu arte.
Hirugarrena. 2024ko abenduaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.