Arautegia
Inprimatu391/2024 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5507
- Xedapen-zk.: 391
- Xedapen-data: 2024/11/26
- Argitaratze-data: 2024/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren bidez (EAEko Administrazio Orokorreko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzekoa da) behin-behineko langileentzat gordetako lanpostu-zerrendak onartu ziren eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretuaren bidez onartutakoak ordezkatu ziren. Izan ere, azken dekretu hori deuseztatu egin zen 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez. Ordutik, 44/2007 Dekretua zenbait aldiz aldatu da, eta, gaur egun, apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda dago indarrean, ondoren egindako aldaketekin.
Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Horrenbestez, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira, aldian-aldian, Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiaren 7. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokor eta estrukturalari buruzko proposamena onartu zen erabaki horren bidez), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluari dagokionez.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa egituratzen duten sailak eta haien jardun-arloak xedatzen ditu. Dekretu horrek berekin dakar, nahitaez, zenbait sailetako behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda aldatzea, beraren arabera sail horietako bakoitzari dagozkion betebeharrei aurre egiteko.
Era berean, behin-behineko langileen lanpostu-zerrendak onartzen dituen azken Dekretuaren data (189/2013 Dekretua, apirilaren 9a) eta ordutik eman diren aldaketak kontuan hartuta, komenigarritzat jotzen da dauden behin-behineko langileen lanpostu guztiak eta ez bakarrik aldaketak bilduko dituen lanpostu-zerrenda onartzea, eta indarrean dagoen zerrenda ondoriorik gabe uztea.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)