Zibersegurtasun-teknologiei buruzko ikerketa sare elektriko seguruagoa hedatzeko
- Erakundea:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Organoa:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Egoera:
- Proiektua bukatuta

Helburuak
Proiektuaren esparruan garatutako ikerketaren bidez, jakintza-base bat sortu da, honako hauek lortzeko:
- Sare elektrikoan zibersegurtasun-estandar bat hedatzeko ereduzko arkitektura sortzea.
- Informazio-trafikoa aztertzeko algoritmo ez intrusiboak lortzea, stream analytics-en tekniketan oinarritzen direnak.
- Eraso ezagunak detektatzeko algoritmoak eta denbora errealean zero egunekoak zehaztea Machine learning-en bidez.
- Zifratze-algoritmoak finkatzea instalazio elektrikoetan hedatutako gailu elektronikoak babesteko. Algoritmo horiek erantzun-denborak, zerbitzuaren erabilgarritasuna eta informazioaren osotasuna bezalako alderdi espezifikoak estaltzen dituzte.
- Hardware eta software-konponbideak sortzea, sare elektrikoko sistemak, komunikazio-protokoloak eta gailu elektronikoak behar bezala babestu ahal izateko.
- Sarearen segurtasun-maila denbora errealean ebaluatzeko sistema bat sortzea (smart grid cybersecurity assessment).
Atxikitzen zaion plana
CIEN proiektua finantzatu dute Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTIk) eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak
Eremua
BCSCtik –Fanox Electronic-ek gonbidatuta–, eta gure aditutasunagatik zibersegurtasun-zentro gisa, proiektuaren Aholku Batzordeko kide izan gara, eta banaketan eta garraio elektrikoan espezializatutako beste profesional batzuek ere parte hartu dute bertan. Batzorde horretan, zenbait lan-saioren bidez, zibersegurtasunaren arloko gure gaitasunak eta esperientzia eskaini ditugu, proiektuari aplikatu beharreko ezagutza espezifikoaren oinarri bat sortzeko.
Parte-hartzaileak eta eragileak
S2 Grupo (líder), Fanox Electronic, Ibermática, Ingeteam Power Technology, Isotrol, SAC Maker, ZIV Grid Automation y Electrotécnica Arteche Smart Grid.