SPARTA - stablishing and operating a pilot for a Cibersecurity Competence Network to develop and implement a common Cybersecurity Research & Innovation Roadmap
- Erakundea:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Organoa:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Egoera:
- Proiektua bukatuta

Helburuak
- Zibersegurtasuneko ikerketa eta berrikuntza arloko ikerketa-lerro bateratuak ezartzea Europako profesional zientifikoak indibidualki aitzindariak diren eremuetan –kriptografian, esaterako– indarrak batzeko.
- Lankidetza oso maila desberdinetan garatzea, inbertsioa handitzea erakarriz eta hainbat esparrutako eragileen koordinazioa indartuz.
- Bikaintasun zientifikoa, berrikuntza teknologikoa eta zibersegurtasuneko gizarte-zientziak bateratzea lortu nahi da.
- Berriro pentsatzea Europako zibersegurtasunaren ikerketa nola egiten den domeinu eta esperientzia guztietan, oinarrietatik hasi eta aplikazioetaraino, bai esparru akademikoan bai industrian.
Atxikitzen zaion plana
Ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 proiektua, Europar Batasunak finantzatua
Eremua
Vicomtech eta partzuergoari 2018an eman genion lehen laguntza, 2020an “SPARTA associate program” erakunde elkartu gisa parte hartzeko gonbidapenean gauzatu zena. Programa honetan gure aditutasuna eta proiektuaren ibilbide-orriari buruzko gomendioak ematen ditugu, alderdi interesdun guztien beharrak eta eskakizunak ordezkatuta daudela bermatzeko. Eta ildo horretatik, gertutik jarraitu ditugu SPARTAn egindako ikerketen aurrerapenekin eta horien emaitzekin. Azken batean, erakunde-partzuergo baten parte aktiboa izatea, zibersegurtasunaren arloan Europako gaitasunak sendotzeko helburuarekin.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Kontsultatu hemen parte hartzen duten 43 erakundeak. Erakunde hauen ordezkaritza nabarmentzen dugu: FUNDACIO EURECAT, INDRA SISTEMAS SA, FUNDACION TECNALIA RESEARCH & INNOVATION, FUNDACION CENTRO DE TECNOLOGIAS DE INTERACCION VISUAL Y COMUNICACIONES VICOMTECH.