IMPULSE - Identity Management in Public Services
- Erakundea:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Organoa:
- Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza)
- Egoera:
- Proiektua bukatuta

Helburuak
- Azterketaren bidez helburu nagusi hauek espero dira:
- eID arloan gaur egungo parametroak osatuko dituzten zenbait parametro definitzea, DBEOren estandarrak betetzen dituztenak eta modu holistikoan Adimen Artifizialaren eta Blockchain-en teknologien euskarri direnak. Mugaz gaindiko sarbideak ziurtatu eta sekurizatu behar dituzte, eta eskakizun berrietara egokitu behar dute zerbitzu publikoen beste hornitzaile batzuekin integrazioak egiteko, bai eta komertzializazioa bermatzeko dauden konfiantza-zerbitzuen hornitzaileek (TSP) parte hartzeko ere.
- eID teknologia aurreratu horiek Europako ekosisteman zerbitzu publikoek modu natiboan edo eskalatuan hartzeko unean aplikagarriak diren jardunbide egokien planak edo ibilbide-orriak egitea. Plan horiek maila desberdinetan landu beharko dira herrialdeetan (tokiko mailan, eskualde-mailan, maila nazionalean eta mugaz gaindiko mailan).
- Maila horietako bakoitzean politikak egiten dituzten eragileei gomendio-sorta bat ematea, erantzukizunaren mesedetan.
Atxikitzen zaion plana
Ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 proiektua, Europar Batasunak finantzatua
Eremua
Ertzaintzaren bidez; BCSCn Digital Innovation Board-en parte hartzeko gonbidapena jaso genuen. Iratxe Martin (Head of Innovation Projects and Technology) arduratuko da kontsulta-batzorde horretako gure ordezkaritzaz, proiektua diseinatzeko, garatzeko eta balidatzeko prozesuan parte hartzen baitu eztabaida-foroen bidez, eta ustiapen-planen eta emaitzen ebaluazioan ere bai. BCSCk ere parte hartzen du eID-en inguruko berrikuntza sustatzen, teknologia-hornitzaile berritzaileei (batez ere ETEei eta ekintzaileei) lagunduz eta balioa emanez, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko zubiak sortuz, eta DIHen eta kluster-sareen arteko lankidetza sustatuz.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Tree Technology SA, Lappeenrannan-Lahden Teknillinen Yliopisto LUT, Agency for European Integration and Economic Development, Aarhus Municipality, Gijón City Council, Municipality of Peshtera, Gobierno Vasco - Departamento de seguridad, City of Reykjavik, Unione italiana delle Camere di commercio, industria, artigianato e agricultura, CyberEthics Lab Srls Technical University Berlin, Fundación Centro Tecnolóxico de Telecomunicacións de Galicia, Infocert S.p.A, DIN (German Institute for Standardization).