Osakidetzak Areetako eta Mungiako Etengabeko Arreta Guneen ordutegia zabalduko du

Argitalpen-data: 


      Areeta.jpg
  • Otsailaren 1etik aurrera, ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik hurrengo eguneko 8:00etara izango da.
  • Asteburuetan eta jaiegunetan 24 orduko arreta mantenduko da


Uribe ESIko Mungiako eta Areetako Etengabeko Arreta Guneek (EAG) aurrez aurreko osasun-arreta emango dute 17:00etatik aurrera eta hurrengo eguneko 8:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Orain arte aurrez aurreko arreta 20:00etan hasten zen, hain zuzen ere, Lehen Mailako Arretako Osasun Zentroak ixtearekin batera. Asteburuetan eta jaiegunetan eguneko 24 orduetan arreta ematen jarraituko dute.

Ordutegia zabaltze horrek premiazko kasuetan irisgarritasuna hobetu ez ezik, asistentziaren jarraipena ere indartuko du. Lehen mailako arretako osasun-zentroen ordutegia orain arte bezala mantenduko dira.

Mungiako eta Areetako EAGetako asistentzia-jarduerak gora egin du azken urteotan. 2024an 64.624 kontsulta egin ziren, aurreko urtean baino % 5 gehiago. Asistentzia-jardueraren baitan pertsonal medikoak eta erizaintzakoak eskaintzen duten aurrez aurreko kontsultak zein etxeetan ematen den arreta dago. Gainera, Uribeko ESIan Gorlizko EAGa ere badago. Haren ordutegia ez da aldatu: 15:00etatik 24:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 24:00etara, asteburuetan eta jaiegunetan.

Areetako, Mungiako eta Gorlizko EAGek Uribeko eskualdeko 222.000 biztanleren eta pertsona ibiltarien premiazko eskariari erantzuten diete. Patologia akutuak eta kronikoak dituzten pertsonak ere artatzen dituzte, helburua da asistentziaren jarraipena bermatzea, beren lehen arretako zentroa itxita dagoenean. Areetako, Mungiako eta Gorlizeko EAGez gain, Uribeko biztanleek patologia konplexueneko larrialdia dutenean Urdulizko Ospitaleko larrialdi-zerbitzura jo dezakete.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)