Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik harrera egin die Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko arduradunei. Bileran siderometalurgiaren sektorearen egoera eta etorkizunerako aukerak aztertu dituzte, eta bertan FVEMeko presidente Begoña San Miguel, eta presidenteorde Alex Ormaetxebarria eta Iñigo Guinea izan dira, baita SPRI Taldeko zuzendari nagusi Jon Ansoleaga ere.
Jatorriz XIX. mendekoa, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-erakunde adierazgarriena da. Siderometalurgia-industriako 850 enpresa elkartu inguru ditu, eta 33.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana Bizkaian. Enpresa-elkarte honek industria-sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatu nahi ditu, zerbitzu-sorta zabal baten bidez. CEBEK - Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko kide da FVEM, baita Confebask - Euskal Enpresen Konfederazioko kide ere.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)