Crist骲al Balenciaga Museoak berriz zabalduko ditu ateak, bere bildumari buruzko diskurtso tematiko berri batekin

Argitalpen-data: 


      2025-03-07_Balentziaga_05.jpeg

Museoak berriz zabaldu ditu bere ateak, bere bildumako erakusketa berriarekin eta zenbait gune berrituekin. Erakusketa museoaren bildumetan oinarritzen da eta diskurtso berri bat aurkezten du, zeinak sortzaileari eta haren lanari buruz gai desberdinak jorratzen dituzten museoko bost areto  agusiak zeharkatzen baititu.

Aurkezpena Miren Vives museoko zuzendariak, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak eta Urkiri Salaberria Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak egin dute. Eusko Jaurlaritzako zuzendariak balioan jarri du Balenciaga Museoak egiten duen lana: “abangoardia bilatzen duen Euskadiko kultura-sistema horren parte da, iraganari zentzua ematen diona eta herri gisa hazten laguntzen diguna”.

Aurtengo programazioaren xedea Cristóbal Balenciagaren balioa azpimarratzea eta museoaren publikoarengan modaren ondarezko alderdiarekiko kontzientzia eta sentsibilitatea sortzea da. Horretarako, museoak zaintzen duen ondarea, sorkuntza berria eta gaur egungo gizartearen testuingurua elkarlotzen dituzten diskurtsoak prestatu dira, jasangarritasuna, inklusioa eta dibertsitatea kontzeptu nagusi izanik.

Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma izenburupean, oraingo honetan, ibilbide berri bat proposatzen da erakusketa ikusteko; hain zuzen ere, bisita areto biografikoan hasten da, Cristóbal Balenciagaren enpresa-, bizitza- eta sormen-ibilbidea agerian jartzeko eta bisitariak Getariako maisuaren testuinguru historiko eta geografikoan kokatzeko.

Une horretatik hasita, elkarren segidako lau aretoek diskurtso tematiko berri bat dute, eta XX. mendeko goi-mailako joskintzaren agertokia aztertzen dute, baita teknika, materia eta forma ere, Balenciagaren lana definitzen duten kontzeptuak baitira. Horiek horrela, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktikoago bat planteatzen du.

Museoko bildumen zuzendari Igor Uria da erakusketaren komisario, eta 90 pieza baino gehiago aurkezten ditu, baita piezokin lotutako zenbait baliabide ere, zeinari esker piezak 3Dan esploratu eta ehunak oso bereizmen handian bistaratzea baitaitezke. Gainera, ikus-entzunezko beste baliabide batzuk aurkituko ditugu, bideo-mapping gisa, Balenciaga silueten koherentzia sortzailearen eta bilakaeraren ideia bat egiteko aukera emango digutenak.

Halaber, Ikerne Jiménez eszenografoaren eta Susana Blasco diseinatzaile eta collagegilearen esku-hartze artistikoak ikusi ahalko dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)