Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko otsailaren 17koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010/111) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1053
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/17
  • Argitaratze-data: 2025/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dio argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak hala eskatuta, baldin eta akats horiek testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta ez badute dokumentuaren esanahia aldatzen, eta, nahasterik egon ez dadin, horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada.

Modu horretako hutsak atzeman dira Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko otsailaren 17ko Aginduan (2025eko otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.). Agindu horren bidez, goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010/111) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Hona hemen zuzenketak:

Euskarazko testuan atzemandako akatsei dagokienez:

2025/38 (3/1) sumarioan eta argitalpenaren 2025/878 (4/1) orrian, testuaren izenburuan,

Hau dio:

AGINDUA, 2025eko otsailaren 17koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010/111) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.

Baina hau esan behar du:

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 17koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010/111) izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa.

2025/878 (4/2) orrian, hirugarren oinarrian (Betekizunak eta merezimenduak),

Hau dio:

Agindu honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010/111) betetzeko eskatzen diren baldintzak.

Baina hau esan behar du:

Ebazpen honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010/111) betetzeko eskatzen diren baldintzak.

2025/878 (4/2) orrian, laugarren oinarrian (Ebazpena),

Hau dio:

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori EHAAn argitaratu beharko da.

Baina hau esan behar du:

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

Hau dio:

Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-aginduan ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du

Baina hau esan behar du:

Lanpostua lortzen duen pertsonak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du

2025/878 (4/3 eta 4/4) orrian, bosgarren oinarrian (Errekurtsoak),

Hau dio:

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Baina hau esan behar du:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gaztelaniazko testuan atzemandako akatsei dagokienez:

2025/38 sumarioan (3/1) eta argitalpenaren 2025/878 (4/1) orrian, testuaren izenburuan,

Hau dio:

ORDEN de 17 de febrero de 2025, del/de la Directora/a del Instituto Vasco de Administración Pública, por la que se anuncia la convocatoria pública para la provisión, por el sistema de libre designación, del puesto de trabajo Secretario/a de Alto Cargo (520010/111).

Baina hau esan behar du:

RESOLUCIÓN de 17 de febrero de 2025, del/de la Director/a del Instituto Vasco de Administración Pública, por la que se anuncia la convocatoria pública para la provisión, por el sistema de libre designación, del puesto de trabajo Secretario/a de Alto Cargo (520010/111).

2025/878 (4/1) orrian, bigarren oinarrian (Eskabideak),

Hau dio:

Las solicitudes deberán presentarse dentro del plazo de 15 días hábiles contados a partir del siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Baina hau esan behar du:

Las solicitudes deberán presentarse dentro del plazo de 15 días hábiles contados a partir del siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

2025/878 (4/2) orrian, laugarren oinarrian (Ebazpena),

Hau dio:

La resolución de la presente convocatoria se llevará a cabo mediante orden del/ de la Director/a (...).

Baina hau esan behar du:

La resolución de la presente convocatoria se llevará a cabo mediante resolución del/ de la Director/a (...).

Hau dio:

La persona adjudicataria del puesto deberá tomar posesión en el mismo en la fecha que se determine en la Orden de adjudicación (...).

Baina hau esan behar du:

La persona adjudicataria del puesto deberá tomar posesión en el mismo en la fecha que se determine en la Resolución de adjudicación (...).

2025/878 (3/4 eta 4/4) orrian, bosgarren oinarrian (Errekurtsoak),

Hau dio:

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, (...) al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Baina hau esan behar du:

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, (...) al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.