Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 700
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/18
  • Argitaratze-data: 2023/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (224. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/5055 (353/337) orrialdean, LV. eranskinaren 6. apartatuko 7. atalean,

hau dio:

  1. Agindua, 2012ko irailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, batetik, kudeaketa-plan bat ezartzen da, saiakuntza gisa, Donostiako Igeldoko Itsasargiaren eta Orioko Anarri Tontorraren artean kokatzen den eremuan lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko, eta, bestetik, zenbait debeku ezartzen da lanpernak biltzeko; eta Agindua, 2019ko maiatzaren 7koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bitartez, lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da Gorlizko Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko itsasertzean..

Baina hau esan behar du:

  1. Agindua, 2020ko ekainaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena; honen bitartez, lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da Donostiako Igeldoko Itsasargiaren eta Orioko Anarri Tontorraren arteko itsasertzean; eta Agindua, 2019ko maiatzaren 7koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena; honen bitartez, lanperna (Pollicipes pollicipes) ustiatzeko plana onartzen da Gorlizko Billano lurmuturraren eta Bakioko Birjilandaperen arteko itsasertzean..