Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 656
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/01/30
- Argitaratze-data: 2025/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAA), praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA) deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
Praktikak amaituta (2024ko irailaren 1etik abenduaren 1era egin dituzte), eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, egiaztatu da hautatutakoek bete egiten dituztela deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak eta espezifikoak, eta azterketa medikoa gainditu dutela. Horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzen dira praktikak gainditu dituztenak, bai eta praktikak ebaluatzetik edo egitetik salbuetsita daudenak ere.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Karrerako funtzionario izendatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizioaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako hautagaiak, praktikak gainditu dituztenak. I. eranskinean daude zerrendatuta.
Bigarrena. Karrerako funtzionario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako hautagaiak, praktikak gainditu dituztenak, bai eta praktikak ebaluatzetik edo egitetik salbuetsita daudenak ere. II. eranskinean daude zerrendatuta.
Hirugarrena. Argitara ematea III. eranskinean zerrendatutako pertsonek hautaketa-prozedurari uko egin diotela, praktikak egiteko esleitutako destinoetan hasi ez direlako, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 13.5 oinarriaren arabera.
Laugarrena. Agindu honen bidez izendatutako izangaiak karrerako funtzionario gisa sartu direla joko da, 2024ko abenduaren 2tik aurrerako ondoreekin.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak. Agindu horren bidez, hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko uztailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako zenbait deialdi egiten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere.