Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 450
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/01/16
  • Argitaratze-data: 2025/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko (Bizkaia) «Fundación Educativa ACI» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren xedea da, erakunde horrek bere titulartasuneko den Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako «Esclavas SC-Fátima» ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzea Lehen Hezkuntzako gela bat gehitzeagatik.

Dagokion administrazio-espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu da, bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.

Hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplika daitekeen gainerako legeria. Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Baimena ematea Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko (kodeak: 014641 eta 48008549), Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik. Unitate hori Enekuri etorbideko 70. zenbakian egongo da. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014641 (EAE) eta 48008549 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Esclavas SC-Fátima».

Titularra: «Fundación Educativa ACI».

Helbidea: Tíboli 2 (egoitza nagusia) eta Enekuri etorbidea 70.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate,

  1. 2 urteko haurrentzako unitate 1, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

  2. 3 urteko haurrentzat 2 unitate, bakoitzak 18 ikaspostutarako edukiera duena.

    Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitzak 25 ikaspostutarako edukiera duena.

    Lehen Hezkuntza: 13 unitate, bakoitzak 25 ikaspostutarako edukiera duena.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitzak 30 ikaspostutarako edukiera duena.

    Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 5 unitate, bakoitzak 35 ikaspostutarako edukiera duena.

    Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

    Hirugarrena. Aipatutako ikastetxearen entitate titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

    Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxe horren erakunde titularrari dagokio.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 16a.

    Hezkuntzako sailburua,

    MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik