Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularraren izena aldatzeko eta ikastetxearen helbidea aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1084
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/25
- Argitaratze-data: 2025/03/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Lauaxeta Sociedad Cooperativa» erakundeak ikastetxe horren titularraren izena aldatzeko eta ikastetxearen helbidea aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, titularraren izena aldatzeko baimena ematea. Orain arte, «Lauaxeta Sociedad Cooperativa» erakundea izan da ikastetxearen titularra eta 2025-2026 ikasturtetik aurrera «Lauaxeta Ikastola Koop. S» erakundeak izango du titulartasuna. Horrenbestez, erakunde hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.
Bigarrena. Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari helbidea aldatzeko baimena ematea, San Miguel auzoa 31tik, San Miguel Dudea auzoa 2ra.
Horrela, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, Hezkuntza Saileko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014494 (EAE) eta 48008653 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Lauaxeta Ikastola».
Titularra: «Lauaxeta Ikastola Koop. S».
Helbidea: San Miguel Dudea auzoa 2.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, edukiera honekin:
4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukierarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukierarekin.
Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 10 unitate 350 ikaspostutarako edukierarekin.
Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.
Hirugarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Laugarrena. Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Bosgarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Seigarrena. Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.