Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1067
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/24
- Argitaratze-data: 2025/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez sortu zen langile horientzat gordetako lanpostuetarako Balorazio Batzordea. Jatorrian, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa zen hura (2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).
Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretua onartuz geroztik gertatu diren antolamendu-aldaketak kontuan hartuta, Balorazio Batzordearen osaera berria argitaratu behar da.
Horrenbestez, honako hau
Administrazioaren ordezkari:
Epaimahaiburua:
Titularra: Francisco Javier Arrieta Idiakez jauna.
Ordezkoa: Asier Erkoreka Arruza jauna.
Mahaikideak:
Titularra: José María Gómez Ainz jauna.
Ordezkoa: Olatz Arabiourrutia Loroño andrea.
Titularra: Miren Dobaran Urrutia andrea.
Ordezkoa: Amaya Angulo Garzaro andrea.
Titularra: Aranzazu Irusta Sainz andrea.
Ordezkoa: Cristina Alonso Velasco andrea.
Mahaikide-idazkaria:
Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.
Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.
Langileen ordezkaria:
Titularra: Oscar García Fernández jauna.
Ordezkoa: Endika Etxebarria Villafruela jauna.
Titularra: Irantzu Aguirregoitia Martínez andrea.
Ordezkoa: Lourdes Carrón Alcón andrea.
Titularra: María José Tudanca Zallo andrea.
Ordezkoa: Gonzalo López Arroyo jauna.
Titularra: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.
Ordezkoa: Elisa Pereda López andrea.
Indargabetuta geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 11ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.