Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1060
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/24
  • Argitaratze-data: 2025/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 23ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2024ko azaroaren 24ko EHAA, 214. zk.), hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (520010 kodea eta 202 dotazioa duena).

Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke eman duen organoari berari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.