Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako lanpostuak; agindu horren bidez egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia, eta lehiaketa horren oinarriak onartu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 982
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/21
  • Argitaratze-data: 2025/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (2023ko apirilaren 11ko EHAA), lehiaketa espezifiko bat egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko.

Balorazio Batzordearen 2024ko ekainaren 15eko Erabakiaren bidez, behin betiko esleipenaren proposamena onartu zen, eta erabaki zen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari igortzea 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako lanpostuen behin betiko esleipenaren proposamena, hark ontzat eman zezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara zedin.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3. artikuluak esleitzen dizkidaten eskumenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako lanpostuen esleipena onartzea eta agindu honen eranskin gisa argitaratzea.

Bigarrena. Kargu-uzteak eta destino berrien kargu-hartzeak 2025eko martxoaren 13an gauzatuko dira.

Hirugarrena. Esleipendunen bat ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez bada, ulertuko da interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela karrerako funtzionario gisa, eta egoera hori deklaratuko dio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Enplegu Publikoko Zuzendaritzak.

Hala ere, esleipendunak behar bezala justifikatutako arrazoiak alegatzen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal izango da, alegazio horiek ebazten diren bitartean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)