Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko otsailaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat eskalatako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 981
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/02/19
  • Argitaratze-data: 2025/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorrak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez, deialdia egin zen enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako, besteak beste, eskala hauetan:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Albaitaritzako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kultura-administrazioko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala

Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala

Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala

Kidego Teknikoko Estatistikako Eskala

Kidego Teknikoko Arreta Soziolaboraleko Eskala

Kidego Teknikoko Laborategiko Eskala

Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala

Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala

Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala

Kidego Teknikoko Industriako Eskala

Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala

IVAPeko zuzendariaren 2024ko azaroaren 18ko, 2024ko abenduaren 12ko, 2024ko abenduaren 17ko eta 2024ko abenduaren 27ko Ebazpenen bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu zen, eta, era berean, hogei eguneko epea eman zen prozesu horietan eskatutako baldintzak eta balioetsitako merezimenduak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkezteko.

Hautatuak izan diren guztiek eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu dituztenez, karrerako funtzionario izendatzea dagokie. Agindu honen eranskinetan jaso dira hautatuak nor diren.

Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 71.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionario sartu berriei esleitutako destinoak zer sistemaren bidez betetzeko zeuden erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.

Horrenbestez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren 16. apartatuan ezarritakoarekin (oinarri orokor horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren), eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.r) artikuluan zehaztutako ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Karrerako funtzionario izendatzea, jarraian zehaztu diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako eskaletan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak (agindu honen eranskinetan zehazten da pertsona horiek nor diren):

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Izendatutako pertsonek 2025eko martxoaren 13an hartu behar dituzte jabetzan esleitutako lanpostuak.

Ezarritako egunean ezinbesteko kasuetan izan ezik lanpostuaz jabetzen ez denak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak, deialditik eratorriak, hain zuzen.

Hirugarrena. Sartu berri diren karrerako funtzionarioak behin betiko atxikiko dira esleitu zaien lanpostura, eta esleitutako lanpostua zer sistemaren bidez betetzeko zegoen erreserbatuta, sistema horren bidez lortu dutela joko da ondorio guztietarako.

Laugarrena. Karrerako funtzionario izendatzeari eta lanpostuaz jabetzeari buruzko datuek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendutik eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikotik eratorritako babesa izango dute. Datuen babesari buruzko informazioa agindu honen LXI. eranskinean dago.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 19a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)