Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko uztailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, beste agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa. Horrenbestez, baliogabetu egiten da Pablo Calzada Martínez jaunari esleitutako destinoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 3433
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/09
  • Argitaratze-data: 2024/07/15

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako irakasle funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Pablo Calzada Martínezek lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu zuen, Teknologia espezialitatean, espezialitate horrengatik hautatua izan baitzen, eta behin betiko destinoa lortu zuen Zaraobe BHIn (2. hizkuntza-eskakizuna, D hizkuntza).

Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, partzialki baiesten da Pablo Calzada Martinez jaunak 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren, honako zentzu honetan: «matematikako espezialitaterako duten esperientzia baloratzea, eta puntuazioa handitzea I.1 azpiatalari eta, ondorioz, I.2 azpiatalari dagokienez. Horrela, Pablo Calzada Martínez matematikako espezialitatean hautatua izan behar zen teknologiakoan baino, 7.5 oinarritik eratorritako lehentasunezko aukeraz baliatu baitzen».

Era berean, Pablo Calzada Martínezek berraztertzeko errekurtsoa jarri du 2023-2024 lekualdatze-lehiaketan destinoak behin betiko esleitzeari buruzko Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 13ko Aginduaren aurka.

Azkenik, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez, hirugarren aldiz aldatzen da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, eta aldatu egiten da sailburu beraren 2023ko uztailaren 26ko Agindua, Hezkuntzako sailburuaren irailaren 22ko eta 2022ko azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien zerrenda osagarria eta behin betiko zerrendak argitaratzen dituena, hurrenez hurren. Agindu horren bidez (2024ko ekainaren 28koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), honako hau ebatzi zen hirugarren artikuluan: «Pablo Calzada Martínez jauna Matematikako espezialitatean sartzea, txanda irekian, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko 2. hizkuntza-eskakizunean, 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako salbuespenezko prozesuaren deialdia arautzen duten oinarrien 7.5 eta 4.3 oinarriak aplikatuz. Ondorioz, indarrik gabe uztea kidego bereko teknologiako espezialitatean hautatutako pertsonen zerrenda osagarrian sartzea, hori guztia errekurtsoa gauzatuz».

Teknologiaren espezialitatean hautatuta egoteari utzi dionez, bidezko da indarrik gabe uztea lekualdatze-lehiaketan Amurrioko Zaraobe BHIn Pablo Calzada Martínezi esleitutako destinoa (Teknologia espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna, D hizkuntza).

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Aldatzea beste agindu honetan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena: Agindua, 2024ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa. Hona hemen aldaketa:

Baliogabetzea Pablo Calzada Martínezi Amurrioko Zaraobe BHIn esleitutako destinoa (Teknologia espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna).

Bigarrena. Pablo Calzada Martínezek, Matematikako espezialitateko zerrendan hautatuta dagoenez, ikasturte hasierako destinoak esleitzeko ekintzetan parte hartu beharko du, espezialitate horretan 2024-2025 ikasturtean behin-behineko destinoa lortzeko.

Era berean, behartuta dago Hezkuntza Sailak deitzen dituen hurrengo lekualdatze-lehiaketetan parte hartzera, behin betiko destinoa lortu arte.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.