Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko urriaren 30ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024ko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietan sarituak izan diren pertsonen zerrenda argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5506
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/30
- Argitaratze-data: 2024/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2024ko maiatzaren 22an argitaratu zen EHAAn 2024ko maiatzaren 14ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024ko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.
Aipatu maiatzaren 14ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horiek horrela
Lehenengoa. Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2024ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:
Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Idoia Montón Gorostegui.
Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Josu Bilbao Ugalde.
Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Ainara Elgoibar Aguirrebengoa eta Usue Arrieta Otaola (Tractora. Koop.)
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.