Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko irailaren 6koa, Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2024-2025 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena, Euskal Kultura Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 181
- Hurrenkera-zk.: 4287
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/06
- Argitaratze-data: 2024/09/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 19. paragrafoak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren gaineko eskumen esklusiboa, eta Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen du Estatuak ondare hori babesteko ezartzen dituen arauak eta betebeharrak betetzea.
Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak 1. artikuluan ezartzen duenez, legearen xedea da EAEko euskal kultura-ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta pertsona guztiek, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek, irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan, posible denean, ondare hori ezagutu, ikertu, hedatu eta goza dezaten ahalbidetzea ere.
Kultura Tradizionala eta Herri Kultura Babesteko Gomendioa (1989) ondare ukiezina kultura-ondare horren zati gisa aitortzeko hasiera izan zen, eta hori indartu egingo du Kultura Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioak (2003).
Kultura Ondare Immaterialaren Babeserako maiatzaren 26ko 10/2015 Legeak aitortu egiten du, halaber, 2003ko Kultura Ondare Immateriala Babesteko Hitzarmenak nazioarteko araudian izan duen eragin erabakigarria, zeren, bertan esaten denez, kultura-ondare immaterialak belaunaldiz belaunaldi helarazia eta komunitateek ingurunearekin eta historiarekin elkar eraginez etengabe berritua identitate- eta jarraipen-sentimendu bat ematen baitie komunitateei, eta kultura-aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzen laguntzen baitu.
Hori guztia jasotzeko, Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak errealitate hori islatzen du, euskal kultura-ondarearen barruan sartzen baititu gure erkidegoaren kultura-herentzia osatzen duten adierazpide esanguratsu guztiak: batetik, errealitate materialen bitartez gauzatzen direnak (higiezinak edo higigarriak), eta, bestetik, errealitate immaterialen bitartez gauzatzen direnak (adibidez, tradizioak eta ahozko adierazpideak, ikuskizun-arteak, gizarte-usadioak, errituak eta jai-ekitaldiak, naturari eta unibertsoari buruzko jakintza eta praktikak eta eskulangintza-teknika tradizionalak), euskal nortasuna era dinamikoan osatzen doazenak eta testigantza ematen dutenak egungo banaketa administratiboa gainditzen duen kolektibotasun nazional baten ibilbide historikoari buruz.
6/2019 Legeak honela definitzen du kultura-ondare immateriala: «... komunitateek, taldeek eta, hala badagokio, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak eta ezagutzak eta jakitateak, bai eta tresnak objektuak eta lotutako kultur espazioak ere, beren kultura-ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen die identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena».
Honela jarraitzen du 56. artikuluak: «Kultura-ondare immaterialaren babesaren helburua izango da etorkizunean hura zainduta eta bideragarri egongo dela bermatzea, ondare hori identifikatzeko, zenbait euskarritan hari buruzko dokumentazioa ezartzeko, ikertzeko, begiratzeko, berpizteko, sustatzeko eta erakusteko beharrezkoak diren neurriak eta baliabideak ezarriz».
mendeak erronka berriak ekarri dizkio azken urteotan gure kostalde, haran eta mendietako kultura-ondare immaterialari. Batetik, gizartearen digitalizazioa errotik ari da aldatzen ondare horri lotutako ohiturak, erabilerak eta pertzepzioak. Bestetik, globalizazioak bizitzaren eta sozializazioaren paradigmak aldatu eta interes-zentro eta lan-jarduera berriak ekarri ditu, bai eta orain arte inoiz ikusi ez diren migrazio-prozesuak ere. Ondorioz, gure arbasoengandik jasotako ohiturak, jakintzak eta bizimoduak azkar-azkar ahaztu eta galdu daitezke. Paradoxikoki, gaur egun gaitasun handiagoa dugu ondare immaterial hori euskarri digitalak baliatuta gordetzeko eta dokumentatzeko; izan ere, horri esker, baldintza ezin hobeetan gordetzen dira erregistroak.
Ildo beretik, sustapen-neurriei dagokienez, 6/2019 Legearen 79.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin eta udalekin elkarlanean, kultura-ondareari buruzko gaietan ikerkuntza eta prestakuntza sustatuko ditu.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren bidez garatzen ditu 6/2019 Legeak esleitzen dizkion eskumenak. Egun, zentro hori Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago, hala zehaztuta baitago sail horren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuan.
Agindu honek ezartzen du euskal kultura-ondare immateriala babesteko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautzen dituen esparrua, eta dirulaguntza horietarako deialdia egiten da 2024 eta 2025ean gauzatzeko.
Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartu da. Plan hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartu zen, eta haren helburua honako hau da: «Euskal kultura-ondare immateriala babesten lagunduko duten dokumentazio-, ikerketa-, transmisio-, hedapen- eta sustapen-proiektuak sustatzea». Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez onartutako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2024rako Dirulaguntzen Urteko Planean ere jasota dago.
Horrenbestez, honako hau
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 6a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Euskal Kultura Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2024-2025 aldirako dirulaguntzen deialdia egiten duen deialdiaren oinarriak.
Deitutako laguntzen xedea da euskal kultura-ondare immaterialaren balioa nabarmentzeko eta haren berri zabaltzeko xedea duten proiektuak eta jarduerak gauzatzea EAEn, barne hartuta kultura- ondare immaterial horri berezkoa zaion ondare materiala.
Diruz lagundu daitezkeen lehentasunezko proiektutzat joko dira aitortutako ondasunak hizpide dituzten eta, indarreko legeari jarraikiz, babes-erregimena duten edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren erreferentziazko ondare-inbentarioetan jasota daudenak.
Kultura-ondare immaterialtzat joko da bakarrik giza eskubideen arloan dauden nazioarteko tratatuekin eta komunitateen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren aginduekin bateragarri dena.
Diruz lagundu ahal izango dira euskal kultura-ondare immateriala babesten eta zaintzen laguntzen duten dokumentazio-, ikerketa-, erregistro- eta sustapen-proiektuak, baita beste mota batzuetakoak ere, betiere Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen 11. artikuluan zerrendatutako hamaika kategorietako batean sailkatuta dauden ondasunei buruzkoak badira eta 2024ko urtarrilaren 2tik 2025eko urriaren 6ra bitartean gauzatzen badira.
Agindu honen esparruan, honako jarduera hauek lagundu ahal izango dira diruz:
Euskal Autonomia Erkidegoko adierazpen kultural immaterialen ikerketa-, dokumentazio-, erregistro- eta inbentario-proiektuak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aurretik egin ez dituenak. Inbentarioak egiteko, ondare immaterialaren fitxa-ereduarekin lan egingo da, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak kontrastatuta.
Interesekoak diren kultura-ondasun immaterialen egoeraren analisia eta diagnostikoa egitea, barne hartuta ondasun hori mantentzearekin eta sustatzearekin lotutako jarduketa-proposamenak eta lehentasunak.
Kultura-ondasun immaterialak kudeatzeko eta zaintzeko planen aurreko dokumentuak egitea.
Euskal kultura-ondare immaterialaren edozein adierazpenen transmisioa areagotzera bideratutako proiektuak, adierazpena mantentzearen aldeko ekarpena egiten badute.
Ondare immaterialaren ezagutza zabaltzen eta hobetzen laguntzen duen edozein jarduera, hala nola kongresuak, erakusketak, topaketak, tailerrak, etab.
Ondare immateriala eta haren komunitate sostengatzaileak zaintzen eta babesten laguntzen duten beste jarduera batzuk.
Dirulaguntza-lerro honetatik kanpo geratzen dira:
Erakunde eskatzaileen ohiko funtzionamenduaren, ordezkaritzaren eta protokolokoaren parte diren jarduerak.
Antolatzen dituen taldea edo erakundea gainditzen ez duten jarduerak.
Aurkeztutako programa gauzatzeko dirulaguntza izenduna behar duten jarduerak.
Liburuak, DVDak, garapen informatikoak eta abar ekoiztera edo editatzera mugatzen diren jarduerak.
Estatuko edo nazioarteko kultura-jarduerak, jaialdiak, erakusketak eta abar, baldin eta horien helburua arte-ikuskizunak sortzea, ekoiztea edo erakustea bada.
Azokak, erakusketak, lehiaketak, konkurrentziak eta eskulangintzako, nekazaritzako edo abeltzaintzako lehiaketak antolatzea.
Jokoak, denbora-pasak, lehiaketak, erronkak eta deialdiak antolatzea eta egitea, sariekin, bidaiekin eta abarrekin.
Jaietako programak.
Marka edo produktu bati publizitatea ematea helburu duten jarduerak.
Federazioek edo kirol-taldeek araututako edo antolatutako kirol-ikuskizunak, lehiaketak eta erakustaldiak.
Giza eskubideen nazioarteko itunekin eta komunitateen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren aginduekin bateragarria ez den edozein jarduera.
Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek eta pertsona juridiko publiko zein pribatuek, baldin eta EAEn garatzen badituzte deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak, betiere hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz.
Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezarrita baitago Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan.
Elkarteak badira (pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dute, eskaeran nahiz laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak exekuzioan zer konpromiso hartu duen bere gain eta haietako bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion; izan ere, haiek ere onuraduntzat joko dira. Betiere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar da, nahiko ahalorde duena elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Elkarteak ezingo dira desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko Legearen 43. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
Pertsona juridiko eta pribatuek dirulaguntza eskatu eta lortzeko nahitaezko baldintza da beren sozietate- edo estatutu-xedea edo -helburua kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak egitea izatea.
Dirulaguntza pertsona fisiko batek eskatzen badu, bai proiektua bakarka gauzatzen badu, bai beste pertsona batzuekin lankidetzan gauzatzen badu, eskatzailea dirulaguntzaren onuradun bakarra izango da, eta bere gain hartu beharko du proiektuaren zuzendaritza zientifikoa.
Jarduteko gaitasun nahikoa izatea.
Pertsona juridiko pribatuen kasuan, kultura-ondarearekin zerikusia duten jarduerak garatzea izan beharko dute xede edo helburu sozial.
Zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
Hiru urteko epean 300.000 eurotik gorako minimis araubideko laguntzarik jaso ez izana.
Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen sexu-jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko neurririk ezarri dutenik, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
Nolanahi ere, ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan onuradun izateko debekuaren kausa gisa ezarritako gainerako kasuren batean dauden pertsona fisiko edo juridikoek.
Jarduera banaka egiten duen eta/edo jardueraren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak kultura-ondarearekin harreman akademikoa edo profesionala duela egiaztatzen duen curriculum vitae aurkeztu beharko du.
Proiektu baten zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsona deialdi honetara aurkeztutako proiektu bakar batean bakarrik egon ahal izango da halakotzat.
Dirulaguntzaren eskatzaile gisa pertsona fisiko bat agertzen bada, eskatzaile horrek berak hartuko du bere gain proiektuaren zuzendaritza. Horretarako, artikulu honen 1. puntuan adierazitako kualifikazioaren betekizuna bete beharko du. Eskatzaile gisa pertsona juridiko bat agertzen bada, artikulu honen 1. puntuan ezarritako betekizunak betetzen dituen pertsona bat izendatu beharko du proiektuaren zuzendaritzaren arduradun.
Aurreko artikuluan aurreikusitako xederako, 200.000 (berrehun mila) euro bideratuko dira. Horietatik, 100.000 (ehun mila) euro 2024ko ekitaldiko aurrekontuari dagozkio, eta 100.000 (ehun mila) euro 2025erako konpromiso-kredituei.
Onartutako aurrekontuan sartuta dauden diruz laguntzeko moduko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute dirulaguntzek, proiektu bakoitzeko 30.000 (hogeita hamar mila) euro gainditu gabe, eta, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan. Diruz lagundutako proiektuen zenbatekoa % 5 murriztu daiteke gehienez, agindu honen 15.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Diruz lagungarritzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu diren gastuak, baldin eta agindu honen 21. artikuluan lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia 83. artikulua. Zehazki, diruz lagungarriak izango dira honako hauek: langileen gastuak, kanpoko zerbitzu profesionalak kontsumigarriak eta tresnak erostetik edo landa-lana dokumentatzeko makinak edo ekipamendua alokatzetik eratorritako gastuak, artikulu honetako 3. puntuan adierazitako baldintzak eta mugak betetzen dituzten mantenu- eta desplazamendu-gastuak eta proiektua prestatzetik eta justifikatzetik eratorritako gastuak.
Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako kilometro bakoitzeko 0,29 euroko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.
Ez da inola ere diruz lagundu daitekeen gastutzat joko, hala badagokio eta indarreko zerga-araudiaren arabera, agindu arautzaile honetan aurreikusitako bi ordainketen ondorioz egiten den PFEZ atxikipenaren zenbatekoa.
Halaber, ez da diruz lagunduko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotzi daitekeen zenbatekoa aurreikusitako zuzeneko gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskaeran adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen eta zerga hori kendu edo konpentsatu ahal duen.
Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, betiere deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, emandako dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
Onartu egingo da diruz lagundutako jarduera partzialki azpikontratatzea. Zentzu horretan, azpikontratazioa egin dela ulertuko da pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin adosten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatuko dutela. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak. Azpikontratatutako lanen guztirako zenbatekoak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 90 gainditu. Nolanahi ere, azpikontrataziorako, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa beteko da.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko dira zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik egiten, ematen edo hornitzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Diruz lagundutako proiektuak 2024ko ekitaldian hasi edo hasita egon beharko dute. Proiektua amaitzeko azken eguna 2025eko urriaren 6a izango da, eta ezin izango da exekuzio-epea luzatu data horietatik aurrera.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak eta presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta egiteko. Pertsona juridikoek, pertsona taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek nahitaez erabili beharko dituzte bitarteko elektronikoak.
Aurrez aurreko eskabideak modu aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, erregistroaren arloko laguntza-bulegoetan (ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan arautuak, herritarrei arreta osoa eta kanal anitzekoa eta zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoen bidez iristeari buruzkoa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako leku edo bulegoetan. Eskabideak Kultura Ondarearen Zuzendaritzara bidaliko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Era berean, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
Eskabide-inprimakia, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan, helbide honetan:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113204
Bide elektronikotik eginiko eskaeraren osteko izapideak egoitza elektronikoaren bitartez egingo dira. Artikulu honen 5. apartatuan adierazitako helbidetik sar daiteke egoitza elektroniko horretara; bestela, zuzenean dagokion espedientera sar daiteke Nire Karpeta ataletik, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/helbidean
Pertsona fisikoen kasuan, eskaera egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein unetan alda daiteke bide hori. Abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko kanal-aldaketa Zuzendaritza Kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ ziurtagiri-elektronikoak
Pertsona fisikoen kasuan, eskaera ordezkari baten bidez aurkeztu ahal izango da; kasu horretan, ordezkaritza ematea aldez aurretik Ahalordeen Erregistro Elektronikoan erregistratu ez bada, ordezkaritza emateko inprimakia edo notario-ahalordea behar bezala beteta eta eguneratuta aurkeztu beharko da.
Pertsona juridikoek ordezkari bidez jardun behar dute. Pertsona juridiko baten ordezkari gisa jarduten duten pertsona fisikoak behartuta daude eskabidea bide elektronikoz aurkeztera. Ordezkaritza-ahalordea Ahalordeen Erregistro Elektronikoan erregistratuta badago, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza emateko inprimakia aurkeztea. Ordezkaritza inskribatzeko izapideei, ereduei eta deskargatu daitezkeen inprimakiei buruzko informazio zehatza helbide honetan eskura daiteke: https://www. euskadi.eus/ordezkariak eta erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko ditu pertsona fisiko eskatzailearen edo, hala badagokio, ordezkari gisa diharduen pertsonaren nortasunari buruzko datuak.
Dirulaguntza pertsona juridiko batek eskatzen badu, erakundearen estatutuen edo eratze-eskrituren kopia aurkeztu beharko da haren xede edo helburu sozialean kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatu izana egiaztatzeko.
Laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela ez automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, baldin eta horien aurka espresuki egiten ez badute, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera. Agindu hori Euskadiko Kasu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa da. Interesdunak egiaztapen hori egitearen aurka badaude, dagokion ziurtagiria aurkeztuko dute.
Dirulaguntzen Araubideari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua aplikatuz, honako betebehar hauek egiaztatuko dira eskabide-inprimakian jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:
Eskabidea izapidetzeko unean ebazteke dauden edo, hala badagokio, lortu diren xede bereko beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk eskatu direla jakinarazi behar du eskatzaileak..
Minimis laguntzei buruzko adierazpena, eskabide-inprimakian dagoena.
Eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, edo ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne.
Betetzen dira Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1.h) artikuluan ezarritako berdintasun-baldintzak.
Halaber, eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta ez dagoela dirulaguntza publikoen onuradun izateko inolako egoera edo debekuren eraginpean, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona edo entitate interesdunek eskubidea dute dagoeneko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Dokumentu horiek Administrazioak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko da zein administrazio-organotan eta zein unetan aurkeztu ziren.
Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:
Egin beharreko proiektuaren memoria. Memoria horrek 15 orri izango ditu gehienez, eta epigrafe hauetan egituratuta egongo da:
Izenburua.
Proiektuaren aurkezpena.
Diruz lagundu beharreko proiektuan elementuaren komunitate eramaileak duen partaidetzaren deskribapena; kasu horretan, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.
Proiektuaren helburu zehatzak (iraupena kontuan hartuta).
Jardueraren interesa eta egungo egoera.
Lan-metodologia eta lan-plana, dagokion kronogramarekin.
Iturri eta bibliografia espezifikoak, hala eskatzen duten jardueretarako.
Proiektuaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren curriculum vitae delakoa. Pertsona fisikoen, pertsona juridikoen, pertsona taldeen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan, proiektuaren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonaren curriculum vitae-aren bidez egiaztatuko da proiektua zuzentzeko 5. artikuluan eskatzen den kualifikazioa, eduki hori egiazkoa dela frogatzeko justifikazio nahikoa aurkeztu beharko da.
Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua, 9. artikuluan adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskabidea epearen barruan eta behar bezala egin dela, eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu dela.
Eskabidea izapidetzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo baloratzeko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela, aldez aurretik horretarako ebazpena eman ondoren.
Eskabidea edo laguntzak kudeatzeko eskatzen den gainerako dokumentazioa bide elektronikotik aurkeztera behartuta dagoen pertsona edo erakunderen batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, pertsona edo erakunde interesdunari eskatuko zaio elektronikoki aurkeztuz zuzen dezala. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, balorazio-batzorde bat eratuko da, eskabideak onartu diren ala ez aztertzeko eta erabakitzeko, eta, ondoren, onartutako eskabideen jarduerak baloratzeko. Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, txosten bat egingo du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Balorazio Batzordeak Kultura Ondarearen Zuzendaritzari helaraziko dio txosten hori.
Batzordeak osaera orekatua izan beharko du, eta bi sexuak, gutxienez, % 40 egon beharko dira ezarrita, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera (1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duena). Batzordeak kide hauek izango ditu:
Kultura Ondarearen zuzendaria izango da batzordeburua, eta kalitate-botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko. Lehendakariaren kargua hutsik badago, betetzen duena kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Batzordeko hierarkiarik, antzinatasun eta adinik handieneko kideak ordezkatuko du, hurrenkera horretan.
Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzako maila teknikoko bi pertsona, Kultura Sailburuordetzako titular bakoitzak izendatuak.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko pertsona bat, Kultura Sailburuordetzako titularrak izendatua, ez da batzordekide izango, eta idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe. Idazkariari dagokio kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, organoaren jarduerak ziurtatzea eta eraketarako eta erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatzen direla bermatzea.
Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Salbuespen gisa, Balorazio Batzordeak egokitzat jotzen duenean, aholkularien laguntza eskatu ahal izango du, proiektuaren gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (genero-ikuspegia, esaterako) adituak diren aholkulariena, alegia.
Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria bertan izatea, bai eta gutxienez batzordekideen erdiak ere.
Balorazio Batzordea osatzen duten pertsonek abstenitu egin beharko dute eta errekusatu ahal izango dira, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak norgehiagoka-prozedura honen bidez emango dira:
Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta eta, hala badagokio, 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako izapidea gauzatuta, agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten eskabideak Balorazio Batzordeak ebaluatuko ditu, 16. artikuluan finkatzen diren irizpideei jarraikiz.
Laguntza jaso ahal izateko, proiektuek 70 puntu edo gehiago lortu beharko dituzte ebaluazio-fasean.
Ikerketa eta ikuspegi berdina edo antzekoa duten bi proiektu edo gehiago aurkeztuz gero, eta ebaluatu ondoren 70 puntu edo gehiago lortzen badituzte, puntuazio txikiena lortu dutenak baztertuko dira, eta puntuazio handiena lortu duena bakarrik mantenduko da.
Zenbait proiektuk lortutako puntuazioan berdinketa gertatuz gero, agindu honen 16. artikuluaren 2. apartatuan puntuazio handiena lortzen duenak izango du abantaila. Berdinketak bere horretan badirau, agindu honen 16. artikuluko 3. eta 4. irizpideetan puntuazio altuena lortu duen proiektuaren eskatzaileak izango du abantaila, hurrenkera horretan. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, 5. atalean puntuazio handiena lortu duenak izango du lehentasuna.
Puntuazio onena lortu duten proiektuei eman ahal izango zaie onartutako aurrekontuan sartutako diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100era arte, gainfinantzaketarik eragin gabe eta agindu honen 7. artikuluan ezarritako gehieneko muga errespetatuz. Laguntza emango da, proiektuek lortutako puntuazioak markatutako hurrenkerari jarraituz, baliabide ekonomiko erabilgarriak agortu arte. Azkenik sartzen den proiektua diruz laguntzeko erabilgarri dagoen zenbatekoari dagokionez, zenbateko hori % 100era iristen ez bada, diruz lagun daitezkeen proiektuen zenbatekoa % 5era arte murrizteko aukera aztertu ahal izango du Balorazio Batzordeak. Gutxitze horietatik sortutako kapitala egoera horretan dagoen proiektura pasatuko litzateke, eskatutako dirulaguntza jaso dezan, % 25erainoko gutxitzearekin.
Dirulaguntza emateko eta zenbatekoa zehazteko, alderdi hauek baloratuko dira, guztira 120 punturen gainean:
Jardueraren eta eragiten dion ondasunaren interesa: 20 puntu, gehienez. Jardueraren xede den ondasunaren edo ondasun-multzoaren garrantziaren, esku hartzen duen talde sozialaren eta jardueraren lehentasunaren eta egokitasunaren arabera.
Elementua kultura-ondasun gisa aitortuta badago edo Eusko Jaurlaritzaren inbentarioetako parte den ondasun bati lotuta badago: 10 puntu/Ondasunaren interes nabarmena: 6 puntu/Intereseko elementua, nahiz eta orokorretik nabarmentzen ez den: 3 puntu.
Jardueraren interes nabarmena: 10 puntu/Jarduera interesgarria, baina ez da orokorrean nabarmentzen: 5 puntu.
Proiektuaren kalitatea, gehienez ere 50 puntu. Kontuan hartuko dira ondarea babesteko proiektuaren oinarri diren irizpideak, bai eta irizpide horiek lortu nahi den helburura egokitzea ere, eta hori lortzeko proposatutako metodologia eta tresnak:
Babes-proiektuaren oinarri diren irizpideak eta proposatutako helburuak lortzeko egokitasuna: Optimoak: 20 puntu/Egokiak: 15 puntu/Nahikoak: 10 puntu/Ez-nahikoak: 0 puntu.
Erabili beharreko metodologia eta tresnak. Zuzenak: 20 puntu/Hobetzeko modukoak: 10 puntu.
Elementuaren komunitate eramaileak proiektuan parte hartzea: 10 puntu, gehienez. Komunitate eramailea da proiektua egiten duena: 10 puntu/Komunitate eramaileak proiektuaren planteamenduan, balorazioan eta garapenean laguntzen du: 6 puntu/Komunitate eramailea proiektuaren xede da: 3 puntu/Ez da zehazten komunitate eramailearen jarduera: 0 puntu.
Proiektua gauzatzeaz arduratuko diren pertsonak: 20 puntu, gehienez. Proiektuaren eskura dauden giza baliabideen egokitasun handiagoa edo txikiagoa baloratzen da.
Jarduera garatzeko talde optimoa edo pertsona fisiko oso kualifikatua: 20 puntu/ Jarduera gauzatzeko hautatutako taldea edo pertsona nahikoak dira, baina nabarmen hobetu daitezke: 10 puntu.
Proiektuaren kostu ekonomikoa. Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko dira, besteak beste, aurrekontuaren xehetasun-maila, arrazionaltasuna eta jardueraren autofinantzaketa-maila. 20 puntu, gehienez.
Aurrekontua xehatua eta arrazionala da: 10 puntu/Xehatua, baina egikaritzea hobetu daiteke: 8 puntu/Xehetasun nahikorik gabe eta egikaritzea hobetu daiteke: 5 puntu.
Jardueraren autofinantzaketa-maila: gehienez, 10 puntu. Gutxienez aurrekontu osoaren % 50 eskatzailearen funtsekin edo bestelako baliabide publiko edo pribatuekin ordaindutako jarduerei 10 puntu emango zaizkie. Zenbateko horretara iristen ez diren kofinantzaketak proportzionalki kalkulatuko dira.
Proiektuaren zuzendaritza emakume batek gauzatzen duenean, edo proiektuaren garapenak emakume-kolektibo baten parte-hartzea dakarrenean, edo genero-ikuspegia txertatzen duenean: 5 puntu.
Pertsona edo erakunde onuradunak jardueraren amaierako memoria euskaraz edo EAEko bi hizkuntza ofizialetan aurkezteko betebeharra hartzen badu: 5 puntu.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren, ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta, espediente osoarekin batera, Kulturako sailburuordeari igorriko dio, dagokion ebazpena eman dezan. Prozeduran interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak baino agertzen ez direnez eta kontuan hartzen ez direnez, ebazpen-proposamen hori behin betikoa izango da.
Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:
Diruz lagundutako proiektuak, esleitutako laguntzen zenbatekoa, bai eta ordainketa-faseak ere.
Eskatutako laguntza eman ez zaien proiektuak, horretarako arrazoiak adierazita.
Onartu ez diren eskaerak, ez onartzeko arrazoia adierazita.
Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu honen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Proiektua gauzatu ondoren, emandako dirulaguntzak justifikatzeko modua eta epea, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Diruz lagundutako jarduera gauzatuko dela bermatzeko egokitzat jotzen den beste edozein betebehar.
Zenbatekoa zehazteko, aurreko edo ondorengo zenbaki osora biribildu ahal izango da. Biribiltzearen ondorioz, finantzatu beharreko guztizkoak deialdian finkatutako kreditua gainditzen badu, finantzaketa handieneko proiektutik kendu egingo da ateratzen den aldea.
Ebazpena gehienez ere bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.
Ebazpena ezarritako epeetan jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, administrazio-prozedurari buruzko araudian ezarritako administrazio-isiltasunaren ondorioetarako.
Jakinarazpenak egiteko, pertsona fisiko eskatzaileak eskaera aurkeztean hautatzen duen bide postala edo elektronikoa erabiliko da. Pertsona juridikoek, pertsona taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek nahitaez erabili beharko dituzte bitarteko elektronikoak. Jakinarazpen elektronikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo da: https://www.euskadi. eus/nirekarpeta. Laguntzak eskatzen dituztenei ebazpena jakinarazteaz gain, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jakinarazteko eta denek horren berri izan dezaten. Lehenik egin den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, pertsona edo erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Dirulaguntza ematen duen organoak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, erabaki dezake emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea, betekizun hauek betetzen direnean:
Alde batek eskatuta obeditzen bada, onuradunak jakinarazpena egin dezala, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14.e) artikuluan jasotako betebeharra betez, horren berri izan bezain laster, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik.
Ez dagoela ados zenbatekoaren igoerarekin.
Benetan egindako edo egingo den jarduera edo jokabidea oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.
Aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak onuradunaren borondatearen mende ez egotea.
Aldaketa eragin duten elementu eta inguruabar berriek, hasierako emakidan gertatu izan balira, ez zezatela dirulaguntza ukatzea ekarri, eta aldaketa hori ez dadila izan hasieran onetsitako proiektuan funtsezko aldaketa eragiten duen bezain handia.
Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
Agindu honetan jasotako eta araututako dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.
Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.
Helburu berberarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea, lortutako laguntza horiei uko egiten zaiela edo laguntza horiek onartzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraztea. Bereziki, ezinbestekoa izango da ahalik eta lasterren jakinaraztea diruz lagundutako jardueren gauzatzea atzeratzen duen edozein zirkunstantzia edo gertaera, baldin eta horren ondorioz proiektua ezin bada gauzatu.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako jardueren kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ikuskaritzako funtzio edo ahalmenen mende jartzea.
Argitara daitezkeen testu edo dokumentuetan, ikerketaren emaitzetatik eratorrietan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundu duela aipatzea, eta sailaren logotipo ofiziala sartzea. Proposatutako ikerketarako emandako dirulaguntzak etorkizunean master amaierako lan bat edo doktorego-tesi bat eragiten badu, lan edo tesi horretan Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza adierazi beharko da, eta ale bat Kultura Ondarearen Zuzendaritzara bidali.
Dirulaguntzak irauten duen bitartean, oinarri hauetan laburbiltzen diren arauak betetzea, etenik gabe.
Ikerketa-lana amaitzea eta dirulaguntza justifikatzeko eskatutako dokumentazioa bidaltzea agindu honetan ezarritako epean.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), pertsona edo erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez 3 eskaintza eskatu beharko ditu obrarako edo zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik. Aurkeztutako 3 eskaintzen arteko aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta berariaz justifikatu beharko da memoria batean proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan, hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionalarekin eta, bereziki, sexuarekin eta generoarekin errespetuz erabiltzea.
Oro har, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren gainerako lege-xedapenetan jasotako beste edozein betebehar.
Lanaren testua bi aldeek interesgarritzat jotzen badute, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuaren estilo-arauen arabera argitaratuko da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, agindu hau kudeatzeko arduraduna den aldetik, diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena egingo du.
Horretarako, eta beste entitate eta erakunde publiko batzuei legez dagozkien ahalmenei kalterik egin gabe, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko egokitzat edo beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapenak eta egiaztapenak egitea.
Agindu honen bidez emandako dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:
Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza eman ondoren.
Gainerako % 50a laguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera ordainduko da, gastua justifikatu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren. Bigarren ordainketa hori, nolanahi ere, 2025ean egingo da.
Pertsona, pertsona-talde edo erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, bide elektronikoa bakarrik erabili ahal izango du; pertsona fisikoa bada, aurrez aurreko bidea edo bide elektronikoa erabili ahal izango du; eta pertsona juridikoa edo pertsona-taldea bada, berriz, bide elektronikoa. Izapidea aurrez aurre edo elektronikoki egin, alta emateko eta aldatzeko inprimakiak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa. Bide presentzialetik izapidetzeko, inprimakiak Zuzenean Zerbitzuaren bulegoetan ere egongo dira eskuragarri, baina aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da helbide honetara sartuta: https://www. euskadi.eus/hitzordua-zuzenean, edo hitzordua eskatzeko edo ezeztatzeko telefono esklusiboaren bidez: 945 01 90 00.
Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz dagozkionak. Horretarako, pertsona fisiko eskatzaileek zerga-egoitza non duten adierazi beharko dute eskabidean. Hala badagokio, onuradunak berariaz eskatu beharko du jarduera-hasieragatiko atxikipen-tasa.
Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte justifikazioak:
Justifikazioak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, soilik aurretiazko hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean, edo aurretiazko hitzordua eskatzeko edo ezeztatzeko 945 01 90 00 telefonora deituta, edo erregistroaren arloko laguntza-bulegoetan (Herritarren arreta integralari eta multikanalari eta zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoen bidez iristeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan arautuak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako leku eta bulegoetan.
Halaber, justifikazioak bide elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, espedientean sartuta Nire karpeta atalaren bidez: www.euskadi.eus/nirekarpeta
Pertsona juridikoek, pertsona-taldeek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, lehen aipatutako helbide elektronikoaren bidez.
Justifikazioak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, helbide honetan:
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1113204
Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza eragin zuen jarduera egin dela eta horrek eragindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde edo pertsona onuradunak. Horretarako, gutxienez, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
Egindako jarduera bete dela justifikatzeko memoria, ahalik eta zehatzena, eta interesgarria izan daitekeen dokumentazio grafiko guztia ere jaso beharko ditu.
Dokumentazio-proiektua, inbentarioa edo kudeaketa-plana bada, diruz lagundutako lanaren azken dokumentuaren kopia bat, laburpen elebidun batekin euskaraz eta gaztelaniaz, gehienez ere 1.800 karakterekoa.
Justifikazioa aurrez aurreko kanalaren bidez egiten bada, formatu digitalean aurkeztuko da eta euskarri fisiko batean grabatuta (CD/DVD, memoria-arkatza...). Kanal elektronikoa erabiltzen bada eta 30 MB baino handiagoa bada, helbide elektroniko bat adieraziko da memorian, organo kudeatzaileak lana duten fitxategiak deskargatu ahal izan ditzan. Aurrez aurreko kanala erabiltzen duten pertsonek ere erabili ahal izango dute prozedura hori.
Nolanahi ere, aurkeztutako emaitzek bat etorri beharko dute eskabidearekin batera aurkeztutako hasierako memoriaren planteamenduekin.
Proiektuaren garapenean elementuaren eramaile den komunitatearen parte-hartzea islatzen duen memoria.
Zinpeko aitorpen bidez, diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarreren behin betiko balantze orekatua, ahalik eta xehatuena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ereduaren arabera eta agindu honen 9. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako lekuetan.
Gerora, pertsona edo erakunde onuradunak jaso ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz bestelako dirulaguntzarik edo kanpo-ekarpenik, balantzearen formularioan horretarako jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du. Eskaera izapidetu ondoren beste dirulaguntza bat edo lana egiteko beste diru-sarreraren bat jaso bada, dirulaguntza edo ekarpen bakoitzerako zenbatekoa zehaztu beharko da, baita eman duen pertsona edo erakundea ere, balantzeko diru-sarreren atalean.
Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, honako hauek adierazita: hartzekodunaren eta egiaztagiriaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa, zerga-oinarria eta BEZa banakatuta. Balantzearen formularioan bertan dagoen taularen bidez egin daiteke, edo bereizita aurkeztu, kalkulu-orriaren formatuan, betiere datu-eredu berari jarraituz.
Gastuen egiaztapena, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokidea dena, fakturen, faktura sinplifikatuen eta/edo langileen nominen bidez, bai eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duen edo administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein dokumenturen bidez ere, gastuen zerrenda sailkatuan jasota. Egiaztagiriek zerrenda sailkatuan emandako zenbakia izan beharko dute. Jatorrizko frogagiriak DIN-A4 baino txikiagoak badira, jatorrizkoak orri bati itsatsi beharko zaizkio. Orri horiek ere zenbakituta egon beharko dute beheko eskuineko angeluan.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, Aginduaren 18.9 artikuluan aurreikusitako hiru eskaintzak eskatu izanaren egiaztagiria.
Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31 izango da, egun hori barne.
Justifikazioa aurreikusitako epean aurkezten ez bada, pertsona edo erakunde interesdunari eskatuko zaio hamabost eguneko epean aurkez dezala. Epe hori igarota justifikazioa aurkeztu ez badu, dirulaguntza itzultzeko prozedurari ekingo zaio.
Nolanahi ere, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa beteko da.
Xedea eta irizpideak.
Hasieran aurkeztutako gastu-aurrekontua baino gastu handiagoak justifikatzeak ez du eskubiderik emango hasieran onartutako dirulaguntza handitzeko.
Prozedura.
Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentazioa aztertu ondoren, eta behar bezala justifikatutzat jo ondoren, ordaintzeke dagoen zenbatekoa ordainduko da.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua bete dela ulertzen bada, eta benetako kostuak aurrekontuan jasotakoak baino txikiagoak izan badira edo diru-sarrerak aurrekontuan jasotakoak baino handiagoak izan badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egingo da. Horretarako, jarduera justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari zenbatekoak itzuli behar zaizkion kasuetan, likidazio-ebazpenean bi hilabeteko epea emango da, jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita, dagokion itzulketa egiteko, betiere Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritako prozedura errespetatuz.
Hauek izango dira ez-betetzeak:
Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.
Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazitako zenbatekoa ez itzultzea horretarako ezarritako epean.
Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legeak eta haren garapenek ezarritako beste edozein betebehar betetzea.
Dirulaguntzen arloan oro har ezarritako beste edozein xedapen, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan araututako ez-betetzeak.
Jardueraren ez-betetze partzialak onartu ahal izango dira, baldin eta argi eta garbi egiaztatzen bada diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzeko jardun bat izan dela eta jarduera horren betetze-maila eskabidean aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 65era iristen dela, gutxienez. Kasu horretan, dirulaguntza emateko ebazpena aldatuko da, eta azkenean emandako zenbatekoa murriztu egingo da aurrekontu osotik benetan justifikatutako zenbatekoaren proportzioan.
Salbuespen gisa, proiektuaren gauzatze-maila aurrez ezarritako ehunekoan lortzen ez bada, dirulaguntza kudeatzen duen organoak ez-betetze partzialak daudela erabaki ahal izango du, baldin eta dirulaguntzaren pertsona edo erakunde onuradunak egindako lanek ezaugarri objektibo bereziak eta berariazkoak badituzte eta, berez, balio erantsia badakarkiote diruz lagundutako proiektuaren xedeari.
Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere honako arau hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzen Araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Euskal kultura-ondare immaterialaren arloko laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Helburua: euskal kultura-ondare immateriala babesteko dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: interes publikorako edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabiltzean eginiko misio bat betetzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).
Hartzaileak: gaian eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: badago datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/024300-capa2-es.shtml
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2024. eta 2025. urteetan Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak ematen dituena.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko urriaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2024-2025 aldirako dirulaguntza emateko balorazio-batzordearen osaera.
- Ikus: 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.