Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko azaroaren 25ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010, dotazioa: 155)- izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5503
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/25
  • Argitaratze-data: 2024/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010 kodea, 155. dotazioa), Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berberetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan badaude izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarria badute. Ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

  3. Eskatutako betekizunak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira betekizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

  2. Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Agiri horiek dagoeneko Langileen Erregistroan jasota badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak horretarako ezarriko den datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 155).

Kokapena: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

Saila: Justizia eta Giza Eskubideen Saila.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.

Destinoaren osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2002-03-31.

Betekizunak:

C1 edo C2 kidegokoa izatea.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik