Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuarena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburuaren lanposturako merezimendu-lehiaketa espezifikoa behin betiko ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5500
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/21
- Argitaratze-data: 2024/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Sailak; Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ikusi da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz instruitutako espedientea. Agindu horren bidez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Gipuzkoako Zuzendariordetzan Auzitegiko Klinikako buruaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa espezifiko bidez betetzeko deialdia egin zen (2024ko ekainaren 25eko EHAA eta BOE).
Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Ondorioz, hau
Behin betiko esleitzea 210002 lanpostua, 1. dotazioa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Gipuzkoako Zuzendariordetzako Auzitegiko Klinikako zerbitzuburua, M.ª Carmen Baigorri Soler andreari.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzen ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.