Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 13koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5510
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/13
- Argitaratze-data: 2024/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte gaiak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean.
Halaber, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 40. artikuluaren arabera, EAEko administrazio publikoei dagokie nor bere eskumenen esparruan gazteek boluntariotza-jardueretan parte har dezaten sustatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egituran sartutako sailetako bat.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagozkio, besteak beste, gazteriari eta emantzipazioari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute lehen aipatutako saila.
Bestalde, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 14.2 artikuluak zehazten duenez, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzaren mende dago.
«Auzolandegiak» programa honetan datza: hainbat jatorritako gazteen talde batek konpromisoa hartzen du, borondatez eta eskuzabaltasunez, bi astetik lau astera bitartean gizarte-proiekzioko lan bat egiteko, jarduera osagarriekin batera. «Auzolandegiak» programa bi deialdik osatzen dute; lehenengoak Euskadin egingo diren gazteen boluntariotza-eremuetako proiektuak hautatzeko oinarriak arautzen ditu, eta horretarako deialdia egiten du; bigarrenak, berriz, eta Euskadiko gazteek beste lurralde batzuetako boluntariotza-eremuetan izena emateko oinarriak arautzen ditu eta eremu horietan parte hartu ahal izateko deialdia egiten du.
Arau-esparru horretatik abiatuta eta aurretiazko izapidetzearen bideari jarraituz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, aurten ere, «Auzolandegiak» programaren barruan garatu beharreko proiektuak aurkezteko deialdia egiten die entitateei, agindu honen bidez.
Ondorioz, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, agindu honen babesean emandako dirulaguntzak ebazteko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo berari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 13a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
Lehenengoa. Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2025. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.
Bigarrena. Definizioa.
Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte-proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da balio hauek sustatzeko: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kultura arteko ikaskuntza, besteak beste.
Hirugarrena. Entitate onuradunak.
«Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuek gizarte-proiekzioko beren lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Entitateek legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta egon behar dute.
Irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuek, baldin eta administrazio-zehapena edo zehapen penala badute sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo berdintasun-arloko araudia ez betetzeagatik hala nola emakumeen eta gizonen berdintasunekoa, ezin izango dute agindu honetan araututako deialdian parte hartu zehapenak ezartzen duen aldian. Era berean, enpresek ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso, baldin eta Estatuko araudiaren arabera berdintasun plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez badute, eta, 50 langiletik gorako enpresen kasuan, ez badute egiaztatzen neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
Laugarrena. Proiektuen tipologia.
Irabazi-asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikuntza, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondare-berreskuratzea...).
Entitate interesdunek kontuan hartu beharko dute «Auzolandegiak» programaren xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte-proiekzioko lan baten bidez.
Bosgarrena. Proiektuen baldintzak.
Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:
Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak, nolanahi ere, programa aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzeko aukera aztertu ahal izango du, entitate interesdunek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, entitate interesdunek nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute auzolandegiak egiteko.
Ahal dela, auzolandegiak hamabost eguneko bi txandatan egingo dira; hala ere, hamabost eguneko txanda bakarra egin ahal izango da.
Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.
Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.
Proiektuak entitatearen onarpena duela egiaztatzeko, entitate publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.
Seigarrena. Hautaketa Batzordea.
Aurkeztutako eskabideak aztertu, balioetsi eta hautatzeko, Hautaketa Batzordea osatuko da. Hauek izango dira Hautaketa Batzordeko kideak, bat etorrita emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak xedatzen duenarekin:
Lehendakaria: Josu Gerediaga Egurrola, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna. Ordezkoa: Maria Jesus Emazabel Lekuona, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.
Bokala: Lourdes Ramírez de Ocáriz Sorolla, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria. Ordezkoa: Agurtzane Iriondo Goti, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.
Bokala: Iker Garagarza Berger, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria; idazkari moduan ere jardungo du. Ordezkoa: Cristina Armendariz Fernández, aholkulari juridikoa.
Zazpigarren oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzari.
Bestalde, Hautaketa Batzordea proiektua aurkeztu duten entitateekin ados jarri ahalko da, proposatu dituzten datak aldatzeko, «Auzolandegiak» programaren eskaintza egokitze aldera.
Zazpigarrena. Proiektuak balioesteko irizpideak.
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Hala, proiektuak hautatzeko, aurkeztutako proiektu guztien arteko alderaketa egingo da, beherago zehaztutako balioespen-irizpideak aintzat hartuta. 40 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuak hautatuko dira. Hona hemen Hautaketa Batzordeak kontuan hartuko dituen balioespen-irizpideak:
Proiektuen interes soziala. Proiektuaren eragin soziala baloratuko da, hain zuzen ere, zertan lagunduko dion dagokion komunitateari eta zenbatean eragingo duen komunitate horren garapenean. Era berean, balioetsiko da zenbat pertsona izango diren onuradun baita zer-nolako emaitzak espero diren proiektuaren eremuan: gehienez ere, 40 puntu.
Proposatutako lana iraunkorra izatea eta eragin jasangarria edukitzea bai parte-hartzaileengan, bai proiektua garatuko den tokiko komunitatean: gehienez ere, 40 puntu.
Ostatuaren instalazioen baldintzak. Egokiro instalatutako sukaldea eta jakietarako biltegia izatea baloratuko da: gehienez ere, 15 puntu.
Proposamenaren originaltasuna: aurkeztutako proiektuaren izaera, ikuspuntu eta/edo metodologia berritzailea baloratuko da: gehienez ere, 5 puntu.
Zortzigarrena. Alderdien konpromisoak.
Hautatutako proiektuak aurkeztu dituzten entitateek honako prestazio hauek emateko konpromisoa hartuko dute eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez die, trukean, inolako diru-ordainketarik egingo:
Auzolandegiko berezko lanetako jarduerak egiteko beharrezkoak diren materialak, bai eta bertako lurra eta instalazioak parte-hartzaileen beharrizanetara egokitzeko beharrezkoak direnak ere.
Auzolandegiko lanen zuzendaritza teknikoetarako eta auzolandegiko lanak abian jartzeko beharrezkoak diren langileak, antolatzaileen gidaritzapean. Langile horiek auzolandegia hasi aurretik zuzendaritza- eta animazio-taldearekin biltzeko modua eman behar dute, udalerri edo komunitatean dauden baliabideak jakinarazteko eta horietarako sarbidea eman eta aldez aurretik programa eta jarduera osagarriak antolatzeko. Entitate eskatzaileak bermatu behar du Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. zenbakian ezarritakoa beteko dela (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarri bezala). Hots, adingabekoekin harremanetan egoten diren langile guztiek (kontratudunek eta boluntarioek) izan behar dute sexu-delitugileen erregistro zentralak jaulkitako ziurtagiri negatiboa.
Parte-hartzaileei ostatu emateko lokal edo instalazioak, behar bezalako higienea, osasungarritasuna eta segurtasuna bermatuko dituztenak, auzolandegiko eremuan garatuko diren jardueretara egokituta. Instalazioen deskribapenean zehaztu behar da ea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituta dauden ala ez, eta, eraikuntza-oztoporik egonez gero, horien zerrenda jaso. Halaber, ahal dela, entitateak auzolandegiko taldearentzat bakarrik erreserbatuko du ostatu-lekua, auzolandegiak dirauen bitartean. Osterantzean, horren berri eman behar zaio lehenbailehen Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari.
Instalazioek, gutxienez, gune hauek izango dituzte:
Lo egiteko gune bat gutxienez, ohatzeekin edo ohatzerik gabe.
Auzolandegiko zuzendaritza- eta animazio-taldearentzako gune bat.
Jolas-jarduerak egiteko materiala gordetzeko gune bat.
Dutxak eta komunak, gazteen ostatu-lekuan edo handik gertu. Zehaztu beharko da bainugelak eraikin berean edo beste batean dauden eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarriak diren, eta oztopo arkitektonikoak zerrendatu.
Jarduerak egiteko gune bat.
Sukaldea eta jangela.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egin beharreko jarduera soziokultural edo aisialdikoen gutxienez jardunaldi bat egin ahal izateko elementu material eta pertsonalak.
Gazte boluntarioak garraiatzeko modua, lantokia ostatu-lekutik urruti baldin badago.
Beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak, parte-hartzaileek beren osasun fisikoan eta bizian inolako arriskurik izan gabe lan egin dezaten.
Ostatu-lekuan garbiketa egiteko materiala.
Auzolandegia egingo den tokiko eta inguruko kultura-aukerak erakustea, egoki bete dadin programak bilatzen duen kulturartekotasun-arloko ikaskuntzaren helburua.
Udalerriko kirol-instalazioetara sartzeko trabarik ez jartzea auzolandegiko parte-hartzaileei.
Behin auzolandegia bukatu eta gero, txosten bat aurkeztea egindako lanaren gaineko dokumentazio grafikoa ere bilduko duena.
Auzolandegiko parte-hartzaileei hasierako harrera eta bukaerako agurra egitea.
Lankidetza honen esparruan garatzen den auzolandegiarekin lotutako edozelako hedapen- edo komunikazio-ekintza egitea aurreikusiz gero, horren berri ematea Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari, deialdia egin aurretik edo, hala badagokio, ekintza egin aurretik.
Auzolandegia amaitzen den egunean, entitateak izendatutako pertsona batek egiaztatzea ostatu eta sukalderako instalazioak jardueraren hasieran zeuden baldintza berberetan daudela, eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak emandako adostasun-partea sinatzea.
Entitate onuradunek datu pertsonalak babesteari eta tratatzeari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea.
Aurrekoa alde batera utzi gabe, egokitzat jotzen dituen beste elementu edo prestazio batzuk ematea, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduradun antolatzaileen aldez aurreko baimenarekin.
Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak honako prestazio hauek emango ditu:
Jardueraren antolaketa orokorra.
Auzolandegiko jarduerak sustatzea, eta parte-hartzaileak izapidetzea eta inskribatzea.
Jardueraren arduradunak.
Elikadura edo elikadura horren kostuak.
Parte-hartzaileen, instalazioen eta materialen asegurua (istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua).
Instalazioak egokitzeko materialak (ohatzeak, sukalderako materialak, etab.).
Bederatzigarrena. Proiektuak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 40 egun baliodunekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hamargarrena. Proiektuak aurkezteko lekua eta modua.
Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte entitate interesdunek, prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Era berean, ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan eman beharko du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Agindu honen II. eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050708
Eskaeraren ondorengo izapideak egiteko eta espedientea ikusteko, gune hau baliatuko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Entitate eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.
Hamaikagarrena. Aurkeztu beharreko agiriak.
Entitate interesdunek agiri hauek bidali behar dituzte:
Auzolandegiaren proiektu teknikoa, honakoak xehe-xehe jasoko dituena: egin beharreko lanak, lekua eta egunak, eta proiektuaren helburu zehatza ulertzen lagundu dezakeen beste edozein alderdi. Gainera, ostatu-lekuko instalazioen deskribapen zehatza jaso beharko da, eta, hala badagokio, baita sukaldearena eta sukaldeko ekipamenduarena ere, eta janari-biltegiarena ere bai. Bai proiektu teknikoaren deskribapena, bai instalazioena material grafikoz lagunduta aurkeztu beharko da.
Proiektuak duen interes sozialaren, kulturalaren edo historikoaren justifikazioa.
Proiektuak entitatearen onarpena duela egiaztatzeko, entitate publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.
Auzolandegian egitekoak diren jardueren eta proposamenen zerrenda, auzolandegiko inguruneak kultura aldetik zer-nolako aukerak ematen dituen erakusteko.
Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena ez daudela zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, eta ez dutela, orobat, halakorik eskuratzeko legezko debekurik ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian, barnean direla sexu-diskriminazioaren ondoriozko zigorrak edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ezarritakoak.
Irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuek, gainera, informazio hau bidaliko dute:
Estatutuen kopia (baldin eta, pertsona juridikoa izateagatik, nahitaezkoa bada, indarrean dagoen legeriaren arabera) edo, entitate motaren arabera, eratze eskrituraren kopia.
Eskatzaileak dokumentazio hori lehenago aurkeztu badu administrazio honetan eta hura oraindik indarrean baldin badago, ez da beharrezkoa izango berriro aurkeztea. Kasu honetan, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du. Horretarako, nahikoa izango da dokumentazio hori zein sail edo zuzendaritzatan aurkeztu zuen adieraztea.
Eskabidea aurkezten duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordea.
Entitatearen egoitza soziala EAEn dagoela egiaztatzen duen agiria.
Dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria (elkarteena, fundazioena edo dagokiona).
Hamabigarrena. Akatsak zuzentzea.
Ikusten bada eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agirietakoren bat falta dela, agiriotan formazko akatsen bat badago edo baloraziorako aurkeztutako dokumentazioan akatsik aurkitzen bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluari jarraikiz, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari, «Nire Karpeta»ren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) akatsa zuzendu dezan edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzan. Jakinarazpen horretan adieraziko zaio, ezen, izapide horiek egiten ez baditu, eskaeran atzera egin duela joko dela; horretarako dagokion ebazpena emango da aurrez.
Hamahirugarrena. Ebazpena.
«Auzolandegiak» programarako proiektuak onartzeko ebazpena, Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak emango du, proiektuak aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epean.
Ematen den ebazpena gehienez sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie entitate interesdunei, «Nire Karpeta»ren bidez, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe amaitzen bada, entitate interesdunek ezetsitzat joko dituzte beren asmoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
«Auzolandegiak» programarako onartutako proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, orokorrean ezaguna izan dadin, betiere entitate interesdunei berariaz eta banaka jakinarazteko beharra bazter utzi gabe.
Proiektuak gauzatzeko hautatu diren entitateek deialdian ezarritako konpromiso guztiak onartuko dituzte. Entitate horiek Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzara bidali beharko dute aldeen arteko lankidetzaren onarpena, auzolana egiteko.
Hamalaugarrena. Jarduera bertan behera uztea.
Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko auzolandegiren bat egiteko proiektuaren bideragarritasuna arriskuan badago arrazoi teknikoak direla-eta, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak bertan behera utzi ahal izango du auzolandegi hori. Gertaera horrek ez du ekarriko inolako kalte-ordainik proiektua aurkeztu duen entitatearentzat.
Hamabosgarrena. Datu pertsonalen erabilera.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Sare sozialetan eta Gazteriako webgunean irudiak eta/edo bideoak zabaltzeko baimena jasotzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak:
Beste autonomia-erkidego batzuetan gazteriaren arloan eskumena duten organoak.
Gazteria-proiektuen titularrak diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio osagarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/servicios/10842/).
Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio osagarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)
Identifikatu.
Identifikazio datuak:
Eskatzailea.
Espediente honen pertsona/erakunde interesdun moduan jarduten dut / Honako honen ordezkari moduan jarduten dut:
Identifikazio-dokumentua, Zenbakia*, Entitatearen Izena*
Espedientean interesa duten pertsonak: Identifikazio-dokumentua, Zenbakia, Izena, Lehen abizena, Bigarren abizena, Sexua.
Jakinarazpenetarako datuak:
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira: espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:
Harremanetarako hizkuntza, Jakinarazpen eta komunikaziorako kanala: Elektronikoa. Jakinarazpen eta komunikazioak Nire Karpeta-ra bidaliko dira.
Abisuak jasotzeko datuak: Posta elektronikoa*, Telefono mugikorra.
(Bide elektronikoa: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.2 artikuluaren arabera, 10 egun naturaleko epean ez bazara sartzen jakinarazpen elektroniko batera, ulertuko da uko egin diozula: izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin).
Datu pertsonalen tratamendua:
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Sare sozialetan eta Gazteriako webgunean irudiak eta/edo bideoak zabaltzeko baimena jasotzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak:
Beste autonomia-erkidego batzuetan gazteriaren arloan eskumena duten organoak.
Gazteria-proiektuen titularrak diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio osagarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/servicios/10842/).
Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio osagarri eta zehaztua:
www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)
Datuak bete.
Proiektuari buruzko xehetasunak:
Informaziorako kontaktua den pertsonaren identifikazio-datuak: Izena*, Lehen abizena*, Bigarren abizena, Kargua (betetzen duen lanpostua)*, Telefono finkoa, Telefono mugikorra, Faxa, Helbide elektronikoa.
Proiektua:
Proiektuaren izena*
Erantzukizunpeko adierazpenak:
Zure erantzukizunpean aitortzen duzu adierazpen hauetan azaltzen diren datuak benetakoak direla. Administrazioak prozedurarekin ez jarraitzea erabaki dezake, erantzukizunpeko adierazpenetan daturen bat zehatza ez bada, datu faltsurik badago edo omisioren bat badago funtsezko alderdietan. Horrek, gainera, ez du eragotziko bestelako erantzukizun penal, zibil edo administratiboek aurrera egitea.
Zera adierazten dut:
Ez dut administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kentzen didanik, eta ez dut laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, bat etorrita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.5 artikuluan xedatutakoarekin. Bai/ez.
Betetzen ditut indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak*. Bai/ez.
Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, bai eta aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokidan erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua). Bai/ez.
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean daturen bat zehatza ez bada, datu faltsuren bat badago edo omisioren bat badago funtsezko alderdietan, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkeztu erantzukizunpeko adierazpena edo deklaratutakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera. Horrez gainera, bestelako erantzukizun penal, zibil edo administratibo batzuk ere egon ahal izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
Dokumentuak erantsi.
Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.
Eskatutako dokumentuak/ igotako dokumentuak/ Ekintzak.
Proiektua (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Argazkiak (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua).
Entitate publiko edo pribatu eskatzailearen organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, proiektuak entitatearen onarpena duela egiaztatzeko, eta, agiri horretan, proiektua onartzen bada hura gauzatzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko du entitateak (Erantsi/Bilatu/Aurkeztua)
Sinatu eta bidali.